Beila leinua

Beila-Ladron leinuaren lurraldeak, 1177ko Henrike II.a Ingalaterrakoaren laudoan.
Artikulu hau leinuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Beila».

Beila leinua gaztelar jatorria izan zitekeen eta Araban finkatutako leinua zen.

Historia

Bere sortzailea Semero leinuko kide eta Arabako kondea zen Beila Semeroitz zen. Honek 882an musulmanak azpiratu zituen Cellorigoko guduan.

Bere oinordekoa Munio Beilaitz zen, Pancorbo eta Haro konkistatu zituena. Hala ere, Beilatarrak Arabatik Fernan Gonzalezek kanporatuak izan ziren eta musulmanak eta Gaztelako konderriaren etsaiak ziren nobleak aliatu zituzten.

1016an Leongo Erresuman finkatuak, Gaztelako konderriaren aurkako Alfontso V.aren politikaren alde egin zuten. 1029ko maiatzaren 13an, Rodrigo eta Eneko Beilaitzek Leonen Gaztelako kondea zen Gartzia Antso hil zuten.

Kideak

Hona hemen leinuaren kide nagusi batzuk[1]:

Erreferentziak

  1. Fortún Pérez de Ciriza, Luis Javier. (2000). «La quiebra de la soberanía navarra en Álva, Guipúzcoa y el Duranguesado (1199-1200)» RIEV 45 (2): 439-494. ISSN 0212-7016..[Betiko hautsitako esteka]

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q3394082
  • Wd Datuak: Q3394082


Biografia
Araba
Artikulu hau Arabako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.