Beatriz Arzamendi

Beatriz Arzamendi

Bizitza
JaiotzaArrasate, 1961eko urtarrilaren 24a (63 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaFrancisco Escudero Kontserbatorioa
Madrilgo Goi Mailako Errege-Musika Kontserbatorioa
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea eta biolin-jotzailea

Beatriz Arzamendi Zeziaga (Arrasate, 1961eko urtarrilaren 24a) gipuzkoar musikagilea da.

Arrasate Musical Akademian hasi zituen Musika ikasketak, eta biolina landu zuen bereziki. Ondoren, Donostiako Goi Kontserbatorioan eta Madrilgo Goi Errege Kontserbatorioan jarraitu zituen bere ikasketak. Harmonia, Kontrapuntu eta Konposizioko goi-mailako irakasle titulua eta Abesbatza eta Orkestren Zuzendaritza titulua eskuratu zituen Madrilen. 1985ean, Madrilgo Udaleko Musika Liburutegiko Ganbera Orkestra sortzeko lanean ibili ondoren, bertan dihardu, eta lehendabiziko biolina da. 2006. urtetik aurrera emakume konpositoreen musikaren zabalkunde-proiektuan lanean dihardu.

2021ean SGAE Fundazioak eta AEOSek Beatriz Arzamendi aukeratu zuten estatu mailako orkestren errepertorio sinfoniko garaikidea handitzeko, Nafarroako Orkestra Sinfonikoak egindako proposamenari jarraituz aukeratu zuten eta Sorginen soinua izenburua jarri zion obra sortu zuen.[1]

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
  1. «Beatriz Arzamendi: "Egun, obra sinfoniko bat sortzea opari bat da" - Arrasate» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2022-01-24).
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12254896
  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 158914700
  • ISNI: 0000000105998824
  • BNE: XX4977387
  • LCCN: no2011135848
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Auñamendi: 23877
  • Lur: 00535/eu_a_5357/a5357
  • Wd Datuak: Q12254896