Bautista Madariaga

Bautista Madariaga

Bizitza
JaiotzaArantza, 1926ko azaroaren 7a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaArantza, 2018ko ekainaren 28a (91 urte)
Familia
Anai-arrebak
ikusi
  • Xalbador Madariaga
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakbertsolaria

Juan Bautista Madariaga Elizondo, (Arantza, Nafarroa, 1926ko azaroaren 7a - 2018ko ekainaren 28a) bertsolaria izan zen.

Arantzako Mutikonborda baserrian jaioa, zazpi senideko familia batean bigarrena izan zen Bautista. Etxeko giroan bertsozaletu zen, aitona ere bertsolaria zelako.

Lehen plaza ofiziala 1948an egin zuen, herrian bertan. Bere bertsotako garairik oparoena, 60ko hamarkada izan zen. Nafarroako Bertsolari Txapelketa 1961ean irabazi zuen eta 1967ko Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finalean parte hartu zuen. Nafarroako bertsolaritzaren zutabeetako bat izan zen 60koen eta 70koen hamarkadetan, bere anaia Xalbador Madariagarekin batera.[1] Bi anaiek omenaldia jaso zuten 1988ko urtarrilaren 17an, Donostian egindako Bertso Egunean.[2]

Txapelketak

Erreferentziak

  1. Berria.eus. «Nafarroako txapelduna» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-06-29).
  2. Argia: Bautista eta Xalbador Madariaga aurtengo omenduak bertsolari egunean

Kanpo estekak

  • Bertsozale.com: Bautista Madariaga
  • Bautista Madariaga: bertsolari zirikatzailearen agurra
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q28075061
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Auñamendi: 90740
  • Wd Datuak: Q28075061