Batera

Artikulu hau euskal presoen aldeko plataformari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Batera (plataforma)».

Batera 1999ko irailean euskal presoak Euskal Herriratzearen alde sortutako plataforma da.

Lizarrako Ituna sinatu zuten alderdi, sindikatu eta taldeak eta Senideak presoen senitartekoen elkartea izan ziren plataformaren oinarria, eta herritar eta pertsonaia ezagun asko bildu ziren ekimenera. Sortu zenetik, kontzentrazio isilak egin izan ditu Baterak hamabostean behin euskal presoak hurbiltzearen alde eta dispertsioaren aurka. Aurreneko kontzentrazioa 1999ko azaroaren 26an egin zuten, eta manifestaldiak ere deitu izan dituzte beren aldarrikapenari eusteko.

Ikus, gainera

  • Etxerat

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12254857
  • Wd Datuak: Q12254857