Barneko arteria toraziko

Barneko arteria toraziko
Xehetasunak
Identifikadoreak
Latinezarteria thoracica interna
MeSHA07.015.114.891.525
TAA12.2.08.029
FMA3960
Terminologia anatomikoa

Barneko arteria torazikoa edo barneko bularralde-arteria[1] (emakumezkoen kasuan) arteria subklabiotik eratorritako adar bat da, beheranzko norantza duena. Bularra eta torax aurrealdea irrigatzen ditu eta esan dezakegu arteria bilaterala dela, hau da, bularrezurraren ezker nahiz eskuin aldean kokatzen dira.

Egitura

Barneko arteria torazikoa arteria subklabioaren jatorritik gertu sortzen da. Beheranzko norantzan, torax kaxaren barnealdetik igarotzen da, bularrezurraren edo esternoiaren eta titi areolaren artetik. Horrez gain, aipatzekoa da kanpoko muskulu lapranaren eta nerbio bagoaren (10. nerbio bikote kraniala) artetik pasatzen dela. Arteria honekin batera, barneko zain torazikoa kokatzen da.

Banaketa

Aurreko torax horma, mediastino erraiak eta diafragma muskulurantz hedatzen da.

Adarrak

Albokideak:[2]

  • Aurreko adarrak: barneko saihetsarteko muskuluak zulatuz, bular-muskulu nagusian amaitzen dute.
  • Atzeko adarrak: perikardio eta arteria timikoak
  • Barneko adarrak: bularrezurraren atzeko aurpegia odoleztatzeko
  • Kanpoko adarrak: aurreko saihetsarteko arteriak osatzen dituzte

Amaierakoak: [2]

  • Adar torazikoak edo torakofrenikoa
  • Adar diafragmatikoa
  • Abdomeneko adarra
  • Arteria muskulufrenikoa
  • Goiko arteria epigastrikoa

Argazki gehigarriak

Aurreko torax horma, atzealdetik ikusita
Saihetsarteko gunea

Erreferentziak

  1. Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2008]
  2. a b Diccionario Enciclopédico Ilustrado de Medicina Dorland. 1996. McGraw-Hill - Interamericana de España. Vol. 1. ISBN 84-7615-983-8

Bibliografia

  • Dauber W. Feneis Nomenclatura Antómica Ilustrada: Masson (2007) 252.or (ISBN:9788445816424)

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q497563
  • Medikuntzako identifikadoreak
  • MeSH: D008323
  • TA: A12.2.08.029
  • FMA: 3960
  • Wd Datuak: Q497563