Azpiko arropa

Azpiko arropa
jantzia
Irudi gehiago

Azpiko arropa edo barruko arropa ikusten diren jantzien azpian janzten den arropa da,[1] larruazala ukitzen duena. Kanpoko jantziak gorputzaren sekrezioetatik babesteko (hala nola, gernu, gorozki, izerdi, baginako jario eta hileko jariotik), larruazalari goxotasuna emateko eta modari jarraitzeko diseinaturik egoten da. Badira helburu erotiko batez edo arau erlijiosoren bat betetzeko janzten direnak ere.

Batzuek gorputz-enborra estaltzen dute (elastiko edo kamisetak eta bularretakoak, esaterako); beste batzuk ipurdia eta genitalak estaltzeko erabiltzen dira (kuleroak eta galtzazpiak kasu); azkenik, oinak eta hankak ere estal ditzakete (galtzerdiak, esaterako). Linjeria emakumeentzat egindako azpiko arropa bereziki apaindua da.

Erreferentziak

  1. Azpiko arropa. Euskaltzaindiaren Hiztegia, euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2019-08-22).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q198763
  • Commonscat Multimedia: Underwear / Q198763

  • Identifikadoreak
  • BNF: 119333032 (data)
  • GND: 4187009-8
  • LCCN: sh85139631
  • NDL: 00571271
  • NKC: ph166208
  • AAT: 300209267
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q198763
  • Commonscat Multimedia: Underwear / Q198763


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.