Atxikipen zelular

Atxikipen zelularrak mikroskopio elektronikoz nabaritzen ez diren baina biokimikoki eta funtzionalki froga daitezkeen zelula-zelula edo zelula-matrize estrazelularraren arteko loturak dira. Atxikidura mota hauek zelula mintzean hartzaile espezifikoak daudelako dira posible.

Atxikipen selektibo eta espezifikoa bideratzen dutenak CAM (Cell Adhesion Molecules) edo atxikipen molekulak dira. Molekula hauek familia desberdinetan banatzen dira: kaderinak, integrinak, immunoglobulinen familia eta selektinak.

Atxikipen zelularra funtzio zelular ugarirekin erlazionatuta dago:

  • Umekiaren garapena
  • Zelulen migrazioa
  • Hantura
  • Zelulen arteko komunikazioa
  • Zelulen desberdintzapena
  • Minbiziaren garapena

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q187640
  • Commonscat Multimedia: Cell adhesion / Q187640

  • Identifikadoreak
  • NDL: 00575334
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Medikuntzako identifikadoreak
  • MeSH: D002448
  • Wd Datuak: Q187640
  • Commonscat Multimedia: Cell adhesion / Q187640