Askapenaren teologia

Askapenaren Teologia izaera erlijioso, politiko eta soziala duen mugimendua da. Vatikanoko II. kontzilioaren garaian (1962-1965) abiatu zen eta Latinoamerikan landu dute bereziki, nagusiki jesuitek bultzaturik.

Funtsean, gizaki txiro eta baztertuen eta justizia sozialaren aldeko mugimendua da, eta boterekeria, materialismo eta matxismo moduko kontzeptuetatik askapena aldarrikatzen duena.

Hasieratik Eliza katolikoaren goiko hierarkiak aurkakotasuna erakutsi dio pentsaera korronte honi.

Kronologia

  • 1971an Gustavo Gutierrezek "Teología de la Liberación: Historia, Política y Salvación" aurkeztu zuen, mugimenduari hasiera emanez Indianako "University of Notre Dame"-n.
  • 1976an Leonardo Boffek "Teologia do Cativeiro e da Libertação" lana kaleratu zuen.
  • 1977an Sebastian Kappenek "Jesus and Freedom" liburua argitaratu zuen.
  • 1980ko martxoaren 24an Oscar Romero erail zuten El Salvadorren mezatan zegoen bitartean.
  • 1984an eta 1989an Vatikanok mugimendua gaitzetsi zuen.
  • 1989ko azaroaren 16an sei jesuita, mugimenduzaleak, erail zituzten San Salvadorren, tartean Ignacio Ellacuria eta Ignacio Martin-Baro.
  • 1999an Samuel Ruiz Chiapasko bere apezpikutzatik kendu zuten.

Bultzatzaile ezagunak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

  • "Memoria y profecía" Askapenaren Teologiaren webgunea (Gaztelaniaz)
  • Limako "Bartolomé de las Casas" Institutuaren webgunea (Gaztelaniaz)(Ingelesez)
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q206898
  • Commonscat Multimedia: Liberation theology / Q206898

  • Identifikadoreak
  • BNF: 11933609z (data)
  • GND: 4078248-7
  • LCCN: sh85076447
  • NDL: 00576598
  • NKC: ph138525
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q206898
  • Commonscat Multimedia: Liberation theology / Q206898