Asier Otamendi

Asier Otamendi

Zuhatzu Kuartangoko (Araba) sagardotegiaren inaugurazioan bertso saioa egin eta gero. 2017ko urtarrilaren 12a.
Bizitza
JaiotzaUrretxu, 1971 (52/53 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakbertsolaria
Asier Otamendi, 2009ko Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaietan.

Asier Otamendi Alkorta (Urretxu, Gipuzkoa, 1971) bertsolaria da. 19 urte zituela Gasteiza (Araba) joan zen elikadura ikasketak egitera, eta han bizi da geroztik.

AEKko irakaslea izan da hainbat urtez, eta gaur egun Nekazaritza Eskolan dabil. Bertsolaritzari dagokionez, Arabako Bertsolari Txapelketa bederatzi alditan irabazi du.[1] Horrez gain, Prudentzio Deuna bertso lehiaketa bost aldiz segidan irabazi du.

Txapelketak

  • Arabako Bertsolari Txapelketa:
    • Txapelduna (9): 1997, 1998, 1999, 2000, 2001, 2002, 2004, 2005, 2008.
    • Bigarrena (3): 2009, 2011, 2017.

Erreferentziak

  1. Arabako Bertsolari Txapelketak: http://www.bertsozale.com/euskara/txapelketak/araba2006/plantila.php?s=TXAPELDUNAK

Ikus, gainera

  • Gasteiztar ospetsuen zerrenda

Kanpo estekak

  • Asier Otamendi, Bertsozale Elkartean
  • (Gaztelaniaz) «Asier Otamendi Alkorta», Auñamendi Eusko Entziklopedia.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12254283
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Auñamendi: 126176
  • Wd Datuak: Q12254283