Arrano Beltza

Artikulu hau euskal ikurrari buruzkoa da; hegaztia gaitzat duena beste hau da: «Arrano beltz»
Erdi Aroko zigiluaren egungo irudikapen zehatza.

Arrano beltza Nafarroako Erresumaren ikur zahar bat da, arrano beltz bat hondo hori baten gainean agertzen duena. Zenbait euskal herritar abertzalek Euskal Herriaren sinbolotzat darabilte; eta zenbait espainiar falangistak, berriz, Espainiaren sinbolotzat.[1]

Jatorria

Arrano beltzaren ikurrak XII. mendeaz geroztik Nafarroako errege-erreginek beren zigiluetan erabilitako arrano irudia du oinarri; zehazki esanda, Antso VII.a Azkarrak XIII. mendearen hasieran erabilitako zigiluan ageri den arrano irudia.[2] Izan ere, nafar errege haiek beren menpe izan zituzten euskal hiztunen lurralde guztiak edo gehienak behintzat (ez dago garbi Pirinioez iparraldeko euskal lurralde guztiak beren menpe izan ote zituzten; eztabaida biziak dituzte historialariek gai horretaz). Hainbat euskal abertzalerentzat, erreinu hura euskal hiztun guztien lurraldeak bateratu eta euskal estatu independente bat sortzeko lehen saiakera izan zen. Aitzitik, hainbat espainiar nazionalistaren iritzia, espainol nazioa sortzeko saiakera izan zen.

  • Jatorrizko Arrano beltza, Antso VII.a Azkarraren agirietako zigiluan.
    Jatorrizko Arrano beltza, Antso VII.a Azkarraren agirietako zigiluan.
  • Antzinako zigiluaren irudikapena.
    Antzinako zigiluaren irudikapena.
  • Antzinako zigiluaren irudikapena.
    Antzinako zigiluaren irudikapena.
  • Antzinako zigiluaren irudikapena.
    Antzinako zigiluaren irudikapena.

Gaur egungo bandera

XX. mendearen bigarren erdialdean, Telesforo Monzon politikari abertzaleak Erdi Aroko zigiluan oinarrituta, Arrano Beltzaren bandera diseinatu zuen (bai hondo horian, bai gorrian).[3][4]

Musikan

Arrano Beltza Orreagako kolegiatako elizan

Arrano beltza Mikel Laboa kantari eta musikagile donostiarraren kanta ere bada; geroago, Negu Gorriak taldeak bertsioa egin zuen. Zati batek honela dio:

Arrano beltzarekin joan ziren
joan joan
Jaengo Navas de Tolosara
Nafarrak
eta kate kateekin itzuli etxera.

Erreferentziak

  1. Oihana Llorente: «La Ertzaintza deja que el «cara al sol» suene en Donostia y acalla la protesta», Gara, 2008-03-02.
  2. Bernardo Estornés Lasa: «Águila negra / Arrano beltza», Auñamendi Eusko Entziklopedia.
  3. "Telesforo Monzón, en una interpretación personal, crea una bandera con el Arrano beltza. Esta es de color oro o amarillo estando estampado el Arrano beltza sobre ella.", Soberanianavarra (Gaztelaniaz)
  4. "Fue rescatado por el político nacionalista Telésforo Monzón como emblema del reino de Navarra y, por extensión, de toda Euskal Herria; prefiriendo algunos nacionalistas esta bandera a la ikurriña, que tendría un carácter mas vizcaíno. Incluso ha sido empleado por los "presuntos legítimos herederos" de una Casa Real Navarra genuinamente autóctona.", Lacajadebajodelacam (Gaztelaniaz)

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q699219
  • Commonscat Multimedia: Arrano Beltza / Q699219

  • Wd Datuak: Q699219
  • Commonscat Multimedia: Arrano Beltza / Q699219