Aroa Arrizubieta
Aroa Arrizubieta | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Gasteiz, 2001 (22/23 urte) |
Herrialdea | Araba, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | bertsolaria |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Gazte Koordinadora Sozialista |
Aroa Arrizubieta Barredo (Gasteiz, Araba, 2001) Arabako bertsolaria da. Euskal Herriko eskolarteko txapeldun izan zen eta 2024an Arabako txapelketa nagusia irabazi zuen.
Biografia
Armentia ikastolan bertsozaletu zen eta 2013ko eskolarteko topaketan hartu zuen parte. 2016an eta 2017an Arabako Eskolartekoa irabazi zuen eta 2017an Euskal Herriko Eskolartekoa irabazten duen lehenengo arabarra izan zen[1]. 2019 urtean Arabako Bertsolari Txapelketa nagusiko finalerako sailkatu zen[2] eta hirugarrenez irabazi zuen Arabako eskolartekoa.
2024an bigarrenez sailkatu da Arabako Txapelketako finalera[3] eta Manex Agirrerekin buruz burukoa jokatuta txapelduna izan zen.
Palmaresa
Txapelketak
- Arabako Bertsolari Txapelketa (1): 2014
- finalista 2019an eta 2024an.
- Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa (1): 2017.
- Arabako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa (3): 2016, 2017, 2019.
Sariak
- Abra saria (1): 2018[4].
- Bertxoko sariketa (2): 2018, 2019
Erreferentziak
- ↑ Berria.eus. «Aroa Arrizubietak gasteiztarrak irabazi du Eskolarteko txapelketa» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-05-12).
- ↑ «Iñaki Viñasprek jantzi du 2019ko Arabako Bertsolari Txapelketako txapela -» Alea.eus (Noiz kontsultatua: 2019-12-19).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ «Gasteiz, martxoak 16 — Arabako Bertsolari Txapelketa 2024» www.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2024-03-03).
- ↑ «Aroa Arrizubietak irabazi dau Abra Saria» bizkaie.biz (Noiz kontsultatua: 2018-05-12).
Kanpo estekak
- Elkarrizketa: Plazak izan nahi ditut plazarako entrenatu ahal izateko Berria, 2024.03.19
- BDB Bertsolaritzaren datu-basea
- Datuak: Q53224320