Armistizio

Lehen Mundu Gerrari amaiera eman zion 1918ko azaroaren 11ko armistizioaren ospakizuna Filadelfian (AEB).

Armistizioa borrokan diharduten herrien edo armaden artean itundutako borroka etena da. Nazioarteko zuzenbide publikoan antolatuta dago; gerran sartuta ez dagoen beste estatu baten artekaritzaren ondorioz lortutako akordioa izaten da gehienetan. Lekuan lekukoa edo orokorra izan daiteke armistizioa. Lehenengo modura bada, lurralde jakin bati dagokio etena, eta bigarrenera bada, berriz, armistizio zabalagoa da, estatu osoari dagokio. Ondoren bakea sinatzen da. Su-eten hitzarmena eginez gero, gerra behin-behineko etetea erabakitzen da; armistizioa denean, berriz, gerra bukatutzat ematen da.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2015/2/16 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Ikus, gainera

  • Su-eten
  • Tregoa

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q107706
  • Identifikadoreak
  • NARA: 10636590
  • Wd Datuak: Q107706