Argentinako diktaduraren aurkako epaiketa

Argentinako diktaduraren aurkako epaiketa
Irudia
MotaDemanda (zuzenbidea)
Epaiketa
Data1985
HerrialdeaArgentina
KausaNational Commission on the Disappearance of Persons (en) Itzuli
Komunikabide

Argentinako diktaduraren aurkako epaiketa (gaztelaniaz: Juicio a las Juntas) 1976tik 1983 boterean egon ziren militar-batzordei aurkako epaiketa izan zen. Demokrazia berreskuratuta Raúl Alfonsínek diktadurako lehen hiru Junta Militarretako hamar kideetatik bederatziri buruzko eginbideak irekitzea agindu zuen. Horretarako arrazoia militarrek giza eskubideen urraketa larri eta masibo egindakoak izan ziren, haien plan errepresiboen barruan sistematikoki egindakoak. Epaiketa andana ugari batek garai hartako gertakizunen arduradun ugari epaitzea lortu izan du, halere oraindik gaur egun epaiketa prozesu hau martxan dirau.

Epaiketa

Militarrek beraiek diktadurari Berrantolaketa Prozesu Nazionala izena jarri zioten. 1985eko apirilaren 22an, Argentinako diktaduraren aurkako epaiketa hasi zen Buenos Airesen. 1976 eta 1983 artean burututako giza eskubideen aurkako krimenak epaitu zituzten bertan, aurrera ateratzea bera asko kostatu zen epaiketan. Estatuko fiskalak eskuin muturraren era guztietako mehatxu eta trabak gainditu behar izan zituen amaierara heltzeko: bederatzi buru militarretatik bost zigortu zituzten, tartean Videla, Agosti eta Viola. Epaiketak agerian utzi zuen 10.000 eta 20.000 pertsona artean hil eta beste horrenbeste torturatu zituztela, baita ehunka haur lapurtu eta erregimenaren jarraitzaileei eman zizkietela ere.[1]

Epaitutako militarrak

  • Jorge Rafael Videla, bizitza osoko espetzearen zigorra eta betiko erabateko desgaikuntza jaso zuen.
  • Emilio Eduardo Massera, bizitza osoko espetzearen zigorra eta betiko erabateko desgaikuntza jaso zuen.
  • Roberto Eduardo Viola, 17 urteko espetxealdia eta betiko erabateko desgaikuntza.
  • Armando Lambruschini, 8 urteko espetxealdia eta betiko erabateko desgaikuntza.
  • Orlando Ramón Agosti, 4 urte eta 6 hilabeteko espetxealdia eta betiko erabateko desgaikuntza.
  • Omar Domingo Rubens Graffigna, absolbituta.
  • Arturo Basilio Lami Dozo, absolbituta.
  • Leopoldo Fortunato Galtieri, absolbituta.
  • Jorge Isaac Anaya, absolbituta.

1989tik 1990ra, Carlos Menem presidenteak kondenatutakoei barkatu zien.

Filma

2022an Santiago Mitre zinema zuzendariaren Argentina, 1985 film dramatikoa estreinatu zen, Strassera fiskalak eta bere taldeak Batzarren Epaiketan egindako lanari buruz. Filmak beste sari artean nazioarteko kritikaren FIPRESCI saria irabazi zuen Veneziako Nazioarteko Zinemaldian, eta publikoaren saria Donostiako Zinemaldiaren 70. edizioan. Oscar sarietarako ere aukeratua izan zen baina ez zuen lortu.[2]

Erreferentziak

  1. https://www.argia.eus/efemerideen-kanala
  2. https://academiadecine.org.ar/2022/09/27/anuncio-premio-oscar-en-la-categoria-mejor-pelicula-internacional-en-la-cupula-del-centro-cultural-kirchner/

Kanpo estekak

  • (Gaztelaniaz):Oroimenaren Artxibategi Nazional.
  • (Gaztelaniaz):"Junta Militarren aurkako epaia (13. auzia)", 1985eko abenduaren 9koa.
  • (Gaztelaniaz):"Batzar Militarren aurkako epaia, zabalagoa", 1985eko abenduaren 9a.
  • (Gaztelaniaz):Epaiketaren bideoak.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q3326225
  • Commonscat Multimedia: Trial of the Juntas / Q3326225

  • Wd Datuak: Q3326225
  • Commonscat Multimedia: Trial of the Juntas / Q3326225