Aranera

Aranera
Aranés
Aranera hitz egiten den eremua biribil gorriz adierazita.
Datu orokorrak
Lurralde eremua Katalunia
Hiztunak4.700
RankingaEz 100 mintzatuenen artean
Ofizialtasuna Katalunia
EskualdeaArango harana
AraugileaConselh Generau d'Aran
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
indoeuropar hizkuntzak
hizkuntza italikoak
hizkuntza erromantzeak
mendebaldeko hizkuntza erromantzeak
hizkuntza galo-iberiarrak
hizkuntza galo-erromantzeak
Hizkuntza okzitaniar-erromantzeak
okzitaniera
gaskoi
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologiasubjektu aditza objektua eta silabadun hizkuntza
Alfabetoalatindar alfabetoa
Hizkuntza kodeak
Glottologaran1260
Linguasphere51-AAA-ff
IETFoc-aranes

Aranera[1] okzitanieraren dialektoa den gaskoiaren aldaera bat da. Arango haranean (Katalunia) mintzatzen da. 2006ko abuztuaren 9tik —lege bidez 2010ean egikaritua— Kataluniako autonomia erkidego osoan hizkuntza ofizial izaera du, katalana eta gaztelaniarekin batera, Kataluniako estatutu berrian hala jasota.[2] 1984an aranera Arango haraneko hezkuntza sisteman erabiltzeko hizkuntza izendatu zen.

Arautzea

Aranerak berezko idaztarauak ditu, eta gaskoiaren gainerako aldaeretatik bereizita dago, berezko dituen ezaugarriak kontuan hartzen dira idazteko garaian. Adibidez, emakumezkoentzako pluralak -es bukaera da (es hemnes araneses, 'emakume arandarrak'), gizonentzako pluralen -i (es aranesi) eta artikulu piriniotarrak (eth, era, es).

Aranerazko errepide seinaleak

Inguruko hizkuntzen eragina

Aranerak inguruko hizkuntza ofizialen eragina jaso du historikoki (gaztelaniarena lehendabizi, katalanarena ondoren), eta egun gaskoitik bereizten dituen ezaugarriak ditu. Horrela, azken hamarkadetan neologismo "hispaniar" ugari gehitu zaizkio araneraren lexikoari. Esaterako, actuar (okzitanierazko "agir"-en ordez), empresa (vs. "entrepresa"), foment, impartir, increment (vs. "aumentacion"), laborau, matrícula (vs. "inscripcion"), oficina (vs. "burèu"), etab.

Erabilera

Kopuruak Ehunekoak
Ulertzen dute 6.712 %88,88
Hitz egiteko gai dira 4.700 %62,24
Irakurtzeko gai dira 4.413 %58,44
Idazteko gai dira 2.016 %26,69
Iturria: IDESCAT, 2001eko hizkuntz neurketa

Ekimenak

2019an Corsa Aran per sa lengua izeneko lasterketa aldarrikatzailearen 26. edizioa ospatu zuten, Korrikaren ereduari jarraituz.[3] Hurrengo urtean, COVID-19 zela eta, bertan behera gelditu zen.

Erreferentziak

  1. 38. araua - Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2010-12-23).
  2. (Katalanez) El Parlament aprova la llei de l'occità. Vilaweb (Noiz kontsultatua: 2011-09-08).
  3. https://web.archive.org/web/20210511220422/https://aranes.org/aran-tot-es-prest-per-la-26a-corsa-per-la-lenga/

Kanpo-estekak

  • (Okzitanieraz) Aranerari buruzko ikastaro eta loturak
  • (Okzitanieraz) Aranes.org webgunea
  • (Okzitanieraz) Araneraren idaztarauak
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q10196
  • Commonscat Multimedia: Aranese dialect / Q10196

  • Identifikadoreak
  • BNF: 12000352h (data)
  • GND: 4198613-1
  • Wd Datuak: Q10196
  • Commonscat Multimedia: Aranese dialect / Q10196