Anton Ažbe

Anton Ažbe

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaKarniola, 1862ko maiatzaren 30a
Herrialdea Austriar Inperioa
 Austria-Hungariako Inperioa
HeriotzaMunich, 1905eko abuztuaren 6a (43 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: hestegorriko minbizia
Hezkuntza
HeziketaMunicheko arte ederren akademia
Academy of Fine Arts Vienna (en) Itzuli
Hizkuntzakesloveniera
Irakaslea(k)Gabriel von Hackl (en) Itzuli
Ludwig von Löfftz
Ikaslea(k)
ikusi
  • Vasili Kandinski
    Teofil Fraerman (en) Itzuli
    Mstislav Dobuzhinsky (en) Itzuli
    Q114703400 Itzuli
    Emmy Paungarten (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakmargolaria
Lantokia(k)Munich
Jasotako sariak
ikusi
  • Order of Franz Joseph Order of Franz Joseph
    Order of St. Sava Order of St. Sava
Genero artistikoaerretratua

Anton Ažbe (Škofja Loka, 1862ko maiatzaren 30a – Munich, 1905eko abuztuaren 5a) Esloveniako margolari errealista izan zen, Austria-Hungariako Inperioaren garaian, XIX. mendean herrialde honetako garrantzitsuena.

Biografia

Anton Ažbe Škofja Lokan jaio zen, Dolenčice herrixkan, 1862ko maiatzaren 30ean. Alois eta Anton Ažbe nekazari familia batean jaio ziren Austria-Hungariako Inperioan, gaurko Eslovenian. Tuberkulosiak hil zuen aita 40 urte besterik ez zituenean eta 7 urteko umezurtzak geratu ziren ezinean zegoen amarekin. Zaintza-etxeetan hazi behar izan zuten eta Aloisek garapen arrunta izan bazuen ere, Antonek osasun arazo larriak izan zituen: ahultasun kronikoa, bizkarrezur deformatua, hazteko atzerapen orokorra... Tutoreak Antonek ezin ziola nekazari lanari heldu erabaki zuen eta ikastera bidali zuen Klagenfurtera.

Bost urte eman zituen han eta Ažbe Ljubljanara joan zen. Noizbait, Janez Wolf esloveniar margolaria ezagutzeko aukera izan zuen. Ez dakigu asko harreman hartaz, baina 1880an, Ažbe Wolfi lagundu zion Zagorje ob Saviko elizako freskoak konpontzen eta, 1882an, berriz, Deikundeko eliza frantziskotarra (Ljubljana).

1882an Vienako Arte Ederren Akademian hasi zituen ikasketak eta, 1884an, Munichera joan zen, aurrekoa baino liberalagoa eta modernogoa jotzen zena.

1892an bertako Arte Ederren Akademian eskolak eman zituen eta, ikasleen artean, Vasili Kandinski ere izan zuen, beste askoren artean: Alexei Jawlensky, Matija Jama, Rihard Jakopič, Nadežda Petrović, Matej Sternen... 150 bat badira.

Mundu akademikotik estiloa garatzen joan zen pintura errealista baterantz eta bera eta Yuri Shubitsem Esloveniako errealismoaren ordezkari izan ziren. Beltzezko emakumea bere printzipio artistikoen isla da, iluminazioak duen kolorea aldatzeko ahalmena azaltzen baitu.

Irakasteko metodologiak, berriz, ikaslearen gaitasun indibidualak garatzeko helburua zuen, bakoitzak bere estilo propioa aurki zezan.

1904an, eztarriko minbiziak eraso zuen betidanik erretzaile izan zen Ažbe eta, 1905eko udaberrirako, ezin janik irentsi utzi zuen. 1905eko abuztuaren 5ean hil zen Munichen.

Kanpo estekak

  • (Gaztelaniaz) Biografia
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Anton Ažbe Aldatu lotura Wikidatan
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q588124
  • Commonscat Multimedia: Anton Ažbe / Q588124

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 52486746
  • ISNI: 0000000117416991
  • BNF: 13775664b (data)
  • GND: 118849409
  • LCCN: n90602911
  • ULAN: 500115044
  • Slovenska biografija: 132240
  • RKD: 294306
  • Wd Datuak: Q588124
  • Commonscat Multimedia: Anton Ažbe / Q588124