Antônio Parreiras

Antônio Parreiras

Irudi gehiago
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAntônio Diogo da Silva Parreiras
JaiotzaNiterói, 1860ko urtarrilaren 20a
Herrialdea Brasil
HeriotzaNiterói, 1937ko urriaren 17a (77 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakportugesa
Jarduerak
Jarduerakmargolaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Escola Nacional de Belas Artes (en) Itzuli

Antônio Parreiras (1860–1937) Brasilgo margolari, diseinatzaile eta ilustratzaile ospetsua izan zen. Brasilgo margolaritzan eragin handia izan zuen.[1]

Biografia

Parreiras Jacinto António Diogo Parreiras eta Maria Rosa da Silva Parreirasen semea zen. Familia handia zen zeren eta bederatzi seme-alabak izan zituzten. Rio de Janeiroko Arte Ederretako Akademia Inperialean sartu zen eta 1884an utzi zuen George Grimm irakasle alemaniarrarekin margolaritza ikastaroa egiteko. Irakasleak, ondoren, 1885tik, Brasil barnealdera egin zuen bidaiaren garaian, Parreirasek ikasketak modu autodidaktan jarraitu zituen. George Grimmek paisaia, flora eta fauna margotzen irakatsi zion batez ere. Margolari alemaniarrak Parreiras tradizio akademikoetatik aldentzen lagundu zion, naturaren zuzeneko behaketa, pintzelada libreak eta argitasuna lortzeko.

Parreirasek Europan zehar bidaiatu zuen zenbait urtez, besteak beste, Alemania, Italia eta Frantzia bisitatuz. 1907an, Pariseko Saloian bere lehen emakume biluziak erakutsi zuen. 1914an Brasilera itzuli zen. 1929an, Urrezko Domina Sevillako Nazioarteko Erakusketan eskuratu zuen.

Parreirasek Niteróien, Brasilen, Escola do Ar Livre eskola sortu zuen. Hiri berean bere obra asko gordetzen dituen museoa sortu zuen, Antônio Parreiras museoa, alegia.[2][3]

Obra

Bere lanen artea biluzi artistiko eta historia-margolan asko daude. Baina, ziur aski, hobeto baloratu zaion arloa paisaiarekin lotutakoa da. Bere lanetan europar eraginak eta Brasilgo estilo propioa konbinatu zituen, batez ere paisaietan.[4]

Iruditegia

  • Fantasia (1909)
    Fantasia (1909)
  • Erromantzearen amaiera (1915)
    Erromantzearen amaiera (1915)
  • Minduta (1909)
    Minduta (1909)
  • Paisagem do Campo do Ipiranga (1893)
    Paisagem do Campo do Ipiranga (1893)
  • Itsas ikuspegi (1905)
    Itsas ikuspegi (1905)

Erreferentziak

  1. https://enciclopedia.itaucultural.org.br/pessoa187/antonio-parreiras
  2. https://web.archive.org/web/20210905084654/https://www.museuantonioparreiras.rj.gov.br/apresentacao
  3. https://www.ecured.cu/Antonio_Parreiras
  4. https://www.escritoriodearte.com/artista/antonio-parreiras

Kanpo estekak

  • (Portugesez):Museu Antônio Parreiras webgunea.
  • (Portugesez):Biografia eta argazkaiak Cultura Niteroi webgunean.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q612023
  • Commonscat Multimedia: Antônio Parreiras / Q612023

  • Wd Datuak: Q612023
  • Commonscat Multimedia: Antônio Parreiras / Q612023