Anna Palm de Rosa

 

Anna Palm de Rosa

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaStockholm, 1859ko abenduaren 25a
Herrialdea Suedia
HeriotzaMadonna dell'Arco (en) Itzuli, 1924ko ekainaren 2a (64 urte)
Familia
AitaGustaf Wilhelm Palm
AmaEva Sofia Johanna Palm
Familia
ikusi
  • Johan Gustaf Sandberg (en) Itzuli (aitona)
Irakaslea(k)Gustaf Wilhelm Palm (en) Itzuli
Per Daniel Holm (en) Itzuli
Romain Steppe (en) Itzuli
Edvard Perséus (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakartista eta margolaria

Anna Sofia Palm de Rosa (Stockholm, Suedia, 1859ko abenduaren 25a – Napoli, Italia, 1924ko maiatzaren 2a) margolari suediarra izan zen, akuarelengatik ezaguna.

Biografia

Eguberri egunean artista familia batean jaio zen, bere aita Gustaf Wilhelm Palm margolaria zen eta Eva Sandbergekin ezkonduta zegoen, Johan Gustaf Sandberg margolariaren alabarekin. Bere etxea topaleku ezaguna zen artistentzat, hala nola: Georg Pauli, Nils Kreuger, Vicke Andrén eta Gutaf Cederström.[1]

Annak bere aitaren eskola partikularrak jaso zituen. Aitak diseinu-eskola batean (Elementarteckningsskolan) irakasten zuen, eta Suediako Arteen Errege Akademiarako postulatzen zuten ikasleak prestatzen zituen.

1880an, Edvard Perseus eta Per Daniel Holm pintoreeen ikaslea izan zen. 1885ean, Danimarkara joan zen, eta Skagenen egon zen denporaldi batez. Gero Anberesera joan zen, Romain Stepperekin ikasi zuen eta gero Parisera.[2]

Suediara itzuli zen, eta 1895eko Gabon Zaharrean, 36 urterekin, Suediatik behin betiko bizitzera joan zen. Lehenengo urtebete eman zuen Parisen, eta han ezagutu zuen senarra, Alfredo de Rosa infanteria-jenerala. Bikotea Caprin kokatu zen 1901ean, eta gero Napolin 1908an.

Lehen Mundu Gerran deitu zioten senarrari. Etapa horretan, Anna bereziki emankorra izan zen Baiaen, Bacoliko Erdi Aroko herrian.

Galeria

  • Juego a la sombra en el hotel Brøndums (Skagen, 1885)
    Jokoa itzalean Brøndums hotelean(Skagen, 1885)
  • La circulación en Stockholms ström (Stockholm, 1890)
    Stockholms ström-en zirkulazioa(Stockholm, 1890)
  • La vieja opera de Helgeandsholmen (Stockholm, 1892)
    Helgeandsholmen opera zaharra(Stockholm, 1892)
  • Multa por exceso de velocidad, Bois de Boulogne (Paris)
    Gehiegizko abiaduragatiko isuna, Boulogneko Boisa(Paris)
  • Yegua y su potranco (Madonna dell Arco, 1908)
    Behorra eta bere kumea(Madonna dell Arco, 1908)

Erreferentziak

  1. «View Blog Post» www.rubylane.com.
  2. http://politiken.dk/kultur/boger/faglitteratur_boger/art5596352/Skagensmalernes-spisesal-behandles-med-tiltr%C3%A6ngt-seri%C3%B8sitet

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q3631503
  • Commonscat Multimedia: Anna Palm de Rosa / Q3631503

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 96377313
  • ISNI: 0000000426604996
  • GND: 1225651069
  • ULAN: 500094803
  • KulturNav: id
  • RKD: 61594
  • Wd Datuak: Q3631503
  • Commonscat Multimedia: Anna Palm de Rosa / Q3631503