Angel Erro

Angel Erro

Bizitza
JaiotzaBurlata, 1978ko maiatzaren 12a (45 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea
Jasotako sariak
ikusi
  • Joseba Jaka Beka  (2002)

Literaturaren Zubitegia: 453

Angel Erro Jimenez[1] (Burlata, Nafarroa Garaia, 1978ko maiatzaren 12a) euskal idazlea da.

Zuzenbidean lizentziaduna da Nafarroako Unibertsitate Publikoan eta Euskal Filologian Euskal Herriko Unibertsitatean.

Poesia landu du batik bat. Halaber, Volgako batelariak izeneko literatura blogeko partaide da.

Berria egunkarian kolaboratzailea da, Jira izeneko zutabea idatziz.

Lanak

Poesia

  • Eta harkadian ni (2002, Elkar)
  • Gorputzeko humoreak (2005, Alberdania)

Egunerokoak

  • Lerro etena (2004-2018) (2019, Elkar)

Erreferentziak

  1. Zenbait tokitan Anjel grafiaz aipatzen duten arren, berak Angel grafia darabil euskarazko testuetan. Horrenbestez, euskal wikipedian Angel idazkera dagokio, wikipedia honetan antroponimiarako onartu diren irizpideei jarraituz.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

  • «Angel Erro», Literaturaren Zubitegia.
  • Volgako Batelariak bloga.
Autoritate kontrola
  • Wd Datuak: Q12253581