Andrea Astudillo

Andrea Astudillo
Bizitza
JaiotzaZierbena, 1999ko abuztuaren 19a (24 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakarraunlaria
Andrea Astudillo Arraun Lagunaken traineruaren txopan.

Andrea Astudillo Rivadas (Zierbena, 1999ko abuztuaren 19a) traineru estropadetako emakumezko patroia da, Kontxako Bandera eta Emakumezkoen Traineru Liga birritan irabazi dituena[1].

Kirol ibilbidea

Zierbena Arraun Elkartean hasi zen arraunean eta 2016an Donostiako Arraun Lagunak elkarteak fitxatu zuen. Aurreneko bi denboralditan estropada batzuk egin zituen, tartean Kontxako Banderatan. 2018an patroi titularra bihurtu zen eta 2019an denboraldi bikaina osatu zuten bigarren eginez Ligan eta Kontxan. 2020an denboraldi apalagoa egin ondoren 2021ean Kontxa, Liga eta txapelketak irabazi zituen[2][3]. 2023an berriz irabazi zuen Liga eta aurrenekoz Zarauzko Ikurrina[4]. Denboraldia borobiltzeko bigarren aldiz Kontxako Bandera eskuratu zuen, errekorra ezarriz gainera.

Taldeak

Taldea Urteak
Arraun Lagunak 2016-

Palmaresa

Erreferentziak

  1. «Liga Euskotren de traineras» www.euskolabelliga.com (Noiz kontsultatua: 2023-08-23).
  2. SL, TAI GABE DIGITALA. (2021-08-21). ««Taldeak benetan sinesten badu bere gaitasunean, Kontxa irabazteko aukera bat izango dugu»» naiz: (Noiz kontsultatua: 2023-08-23).
  3. «Santurtzi eta Arraun Lagunak, garaile Kontxan» EITB 2021-09-12 (Noiz kontsultatua: 2023-08-23).
  4. SA, Baigorri Argitaletxea. (2023-08-20). «Arraun Lagunak-entzat, Zarauzko Ikurrina eta Euskotren Liga» GARA (Noiz kontsultatua: 2023-08-23).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q108104905
  • Wd Datuak: Q108104905