Ana Fidelia Quirot

Ana Fidelia Quirot
Bizitza
JaiotzaPalma Soriano, 1963ko martxoaren 23a (61 urte)
Herrialdea Kuba
Jarduerak
Jarduerakdistantzia erdiko korrikalaria, atleta eta politikaria
Atletismoa
Kirol diziplinak distantzia ertaineko lasterketa
Errekorrak
Berezitasuna Irizpidea Data M
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
 
Pisua59 kilogramo
Altuera165 zentimetro

IAAF: 14263414 Olympic.org: ana-fidelia-quirot Edit the value on Wikidata

Ana Fidelia Quirot (Palma Soriano, Santiago de Cuba, 1963ko martxoaren 23a) kubatar atleta ohia da. Kultura fisikoko ikasketak egin zituen. 1968an, Iberoamerikako II Atletismo Txapelketan, urrezko domina bana irabazi zuen 400 eta 800 metroko probetan. Handik aurrera, proba horietako lasterkari onenetako bat izan zen. 1987tik 1990era, 39 aldiz irabazi zuen 800 metroko proba, behin ere huts egin gabe, eta 15 aldiz, 400 metrokoa. Seuleko Olinpiar Jokoetan (1988), ezin izan zuen parte hartu, Kubaren boikotagatik. Nazioarteko probetan, ordea, jokoetako finaleko partaide guztiak menderatu zituen. 1992ko Olinpiar Jokoetan, Bartzelonan, hirugarrena izan zen 800 metroko proban. Bigarren eta hirugarren mailako erredurak izan zituen etxeko istripu larri batean, eta erietxean egon behar izan zuen denboraldi batez. 1993an, Erdialdeko Amerikako eta Karibeko Jokoetan, zilarrezko domina lortu zuen 800 metroko proban. 1995ean, 800 metroko munduko txapelduna izan zen, eta 1996an zilarrezko domina lortu zuen Atlantako Olinpiar Jokoetan.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q240042
  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 43587238
  • LCCN: n97061708
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Lur: 05060/eu_q_0076/q0076
  • Kirolariak
  • COI: ana-fidelia-quirot
  • IAAF: 14263414
  • Wd Datuak: Q240042