Ana Aguiriano

Ana Aguiriano
Bizitza
JaiotzaGasteiz, 1961 (62/63 urte)
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Jarduerak
Jardueraksaskibaloi jokalaria eta saskibaloi entrenatzailea
Parte-hartzailea

Ana Rosa Aguiriano Casal (Gasteiz, 1961 - ) saskibaloi eta atletismo kirolari ohia da. Bi harmarkadatan, Zuzenak taldeko lehenengo emakumea izan zen, gurpil-aulkiko saskibaloi taldean aritzen zen mutilekin batera. 1992ko Paralinpiar Jokoetan parte-hartu zuen, Bartzelonan. Egun, Zuzenak klubeko entrenatzailea da, egokitutako kirolarena.

Biografia

Poliomielitisari aurrea hartzeko txerto baten ondorioz ezgaitasuna garatu bazuen ere, kirolean aritu zen, igerian batez ere. Horrek gerora lagundu egin zion saskibaloi eta atletismoan. Zaramagako Eskola Nazionalean ikasi bazuen ere, Madrilgo Niño Jesus ikastetxean ere aritu zen. Izan ere Madrilen ebakuntzak egiten zizkioten eta ospitalean denbora luzez egon behar zuenez hango eskolara joaten zen.[1][2]

Kirol ibilbidea

Nazioartean egin zuen lehenengo agerpena Stoke Mandeville-n izan zen 1989an, non atletismo lehiaketan brontzea lortu zuen. Ondoren, 1991n, Ferrolen ospatu zen Europako Txapelketan parte hartu zuen Espainiako Selekzioarekin.[3] Atletismoa edo saskibaloia aukeratzera behartu zuten eta saskibaloia hautatu zuen.[2]

1992ko Paralinpiar Jokoetan aritu zen. Lehiaketa horretan azkenengo postuan geratu zen taldea. Garai horretan, emakumezkoen liga zegoen Galizia, Toledo, Albacete, Andaluzia eta Katalunian. Lehiaketa asteburu batean garatzen zen, baina aurrekontu falta zela-eta, desagertu egin zen.

Emakumezkoak eta gizonezkoak batera

Europako beste lekuetan egiten zena errepikatzea hautatu zen, hau da, emakumezkoak gizonezkoen taldean jokatzea. Horixe izan zen Aguirianoren kasua, Espainian hori egiten zuen bakarra izanik. Ondoren araua aldatu egin zen, eta Ligan barnebildu zituzten. Kostata titular izatera pasa zen eta gizon batzuen aurretik ere geratu zen, Santi Pablos entrenatzailea zelarik.[1] Europako hainbat txapelketatan aritu zen, Berlin´93, Madril´97, Cerdeña´2003 Villeneuve d´ Ascq´2005 eta Adana´09 lehiatu zen. 2006an, Britania Handiko Visa Paralimpic Games-en brontzea lortu zuen. Azkenik, 2009an erretiratu zen.[3]

Egun, Zuzenak Eskolan entrenatzailea da, non bildutako esperientziaz baliatzen denhaurrak hezteko. Bere esanetan:

"Haur guztiak ez dira eliteko kirolariak izango, baina kirola beharrezkoa da haien garapenerako.[1]

Sariak eta Aitortzak

  • 2018an, Rompiendo Moldes dokumentalean elkarrizketatu zuten. Maitane Carballo, Arantzazu Alonso eta Olatz Alonsoren proiektuak arabako emakume kirolarieak ikustaraztea zuen helburu.[4][5][6]
  • 2019an, Araski taldeak Arabako saskibaloian aurrekari izan ziren emakumezkoei omenaldia egin zien, Aguirianok Charo de Andrés, Pepa Moraza, Julia Fernández, Ninfo Aragón, María José García eta Rosa Abarquerorekin batera jaso zuen publikoaren txalo beroa.[7][8]
  • 2019an, Gasteizko Udalak arabako saskibaloiaren sustatzaileei omenaldia egin zien, Zuzenak taldearen ordezkarien artean parte hartu zuen Aguirianok.[9]

Erreferentziak

  1. a b c (Gaztelaniaz) ««Nunca me sentí diferente»» El Correo 2019-04-24 (Noiz kontsultatua: 2022-11-10).
  2. a b Rejado, Jon. ««Bartzelonako Paralinpiar Jokoetan jabetu nintzen gerrak egiten duen kalteaz»» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-11-10).
  3. a b (Gaztelaniaz) «Ana Rosa Aguiriano Casal. Una flor en el jardín» Mitos y leyendas del baloncesto en silla de ruedas 2017-02-15 (Noiz kontsultatua: 2022-11-10).
  4. «Emakume kirolarien esperientzia jaso du 'Rompiendo Moldes' dokumentalak - Araba» Alea.eus (Noiz kontsultatua: 2022-11-10).
  5. (Gaztelaniaz) SA, Baigorri Argitaletxea. (2017-01-28). ««Queremos crear referentes de mujeres en el mundo del deporte»» GARA (Noiz kontsultatua: 2022-11-10).
  6. «Zuzenak (en euskera)» www.zuzenak.com (Noiz kontsultatua: 2022-11-10).
  7. (Gaztelaniaz) Ramos, Ruben Gazapo. (2019-06-18). «Araski y la evolución del baloncesto femenino en Álava» baskonistas.com (Noiz kontsultatua: 2022-11-10).
  8. (Gaztelaniaz) Ramos, Ruben Gazapo. (2019-04-08). «Homenaje de Araski a las mujeres pioneras del baloncesto alavés» baskonistas.com (Noiz kontsultatua: 2022-11-10).
  9. «Zuzenak (en euskera)» www.zuzenak.com (Noiz kontsultatua: 2022-11-10).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q115153765
  • Wd Datuak: Q115153765