Amaia Nausia

Amaia Nausia
Bizitza
JaiotzaIruñea, 1982 (41/42 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaNafarroako Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakhistorialaria eta idazlea

Amaia Nausia Pimoulier (Iruñea, 1982) historialaria eta Eusko Ikaskuntzako egitasmoen arduraduna da. Hainbat komunikabidetan kolaboratzen du, hala nola Berria, Gara edo Euskalerria Irratian.[1]

Biografia

Amaia Nausiak gaztetatik zuen argi Historia ikasi nahi zuela. 8 urte Nafarroako unibertsitatean eman ondoren, lizentziatura egiten lehenbizi eta tesia jarraian,  berehala Historia Modernoarekin maitemindu zen.[2]

Historian doktorea da Nafarroako Unibertsitatean, eta “Entre el luto y la supervivencia: Viudas y viudedad en la Navarra Moderna (siglos XVI y XVII)” tesiaren egilea da, Jesús María Usunáriz Garayoa irakaslearen zuzendaritzapean. Pisako Unibertsitatearekin lankidetzan aritu zen bere europar doktoregoaren esparruan.[3][4]

Historiagile moduan, beti dibulgaziozko tonuan, bere artikuluek eta ikerketek gure arbasoen rola, pentsatzeko, bizitzeko eta sentitzeko modua dute ardatz: historian zehar feminitatearen ideala azaltzea eta sistema patriarkalak bere forma desberdinetan ezarritako arauak haustera ausartzen zirenek jasandako doktrinamendua azaltzea. Gai hauek jasotzen dituzten hiru libururen egilea da.[1]

Liburuetatik kanpo, hainbat komunikabideekin kolaboratzen du. Euskalerria Irratiko zutabegilea da, Euskadi Irratiko Faktoria saioko tertuliakidea eta Gaur 8 aldizkariko artikulu egilea ere bai. Berria eta Gara egunkarietan ere parte hartzen du.[2]

Sorginkeriari, amatasunaren irudiari edo emakumeen marjinazioari buruzko artikuluak argitaratu ditu.[5]

Lanak

Liburuak

  • Ni casadas ni sepultadas. Las viudas: una historia de resistencia femenina Txalaparta argitaletxea.
  • ¿Vírgenes o putas? Más de 500 años de adoctrinamiento femenino Txalaparta argitaletxea.[6]
  • ¿Vírgenes o putas? 500 años de adoctrinamiento femenino (1512-2012). Erein argitaletxea.[7]
  • Ser mujer. Siglos XIII-XVI. Julia Baldó Alcozekin lankidetzan. E.G.N. argitaletxea.[8]

Aldizkarietako artikulu aukeratuak

  • El usufructo de viudedad navarro como recurso de supervivencia para las viudas (siglos XVI y XVII).
  • Talis mater, talis filia, las malas madres en los siglos XVI y XVII.
  • Mujeres solas y brujería en la Navarra de los siglos XVI y XVII.
  • Las viudas y las segundas nupcias en la Europa moderna.[9]

Elkarlanak talde-lanetan

  • Mujeres sometidas, mujeres descarriadas. El disciplinamiento de la mujer navarra en el siglo XVI.
  • Suegros, nueras y viudas ante los tribunales. La restitución de dotes (siglos XVI-XVII).[9]

Erreferentziak

  1. a b «Amaia Nausia» Topagunea (Noiz kontsultatua: 2021-10-22).
  2. a b «'XVI. mendean, Nafarroan, emakumeok eskubidetan zertxobait aurrerago geunden beste herriekiko'» Argia (Noiz kontsultatua: 2021-10-22).
  3. «Amaia Nausia Pimoulier | Erein» www.erein.eus (Noiz kontsultatua: 2021-10-22).
  4. (Gaztelaniaz) Nausia Pimoulier, Amaia. (2010). «ENTRE EL LUTO Y LA SUPERVIVENCIA: VIUDAS Y VIUDEDAD EN LA NAVARRA MODERNA (SIGLOS XVI Y XVII)» www.educacion.gob.es (Nafarroako Unibertsitatea) (Noiz kontsultatua: 2021-10-22).
  5. «Amaia Nausia Pimoulier | Erein» www.erein.eus (Noiz kontsultatua: 2021-10-22).
  6. (Gaztelaniaz) «¿Vírgenes O Putas? de Nausia Pimoulier, Amaia 978-84-18252-01-3» www.todostuslibros.com (Noiz kontsultatua: 2021-10-22).
  7. (Gaztelaniaz) «¿Vírgenes O Putas? de Amaia Nausia Pimoulier 978-84-9746-806-0» www.todostuslibros.com (Noiz kontsultatua: 2021-10-22).
  8. (Gaztelaniaz) «Ser Mujer de Baldó Alcoz, Julia / Nausia Pimoulier, Amaia 978-84-15375-06-7» www.todostuslibros.com (Noiz kontsultatua: 2021-10-22).
  9. a b (Gaztelaniaz) «Amaia Nausia Pimoulier» Dialnet (Noiz kontsultatua: 2021-10-22).

Kanpo estekak

  • Amaia Nausiaren twitter orria
  • Amaia Nausiak emandako hitzaldia
  • Amaia Nausia, kontatu ez digutenaren kontalari
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q109066970
  • Wd Datuak: Q109066970