Algonkin

Algonkinak

XVIII. mendeko akuarela
Biztanleak guztira
16.901
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak
Quebec, Ontario
Hizkuntza
Frantsesa, ingelesa, algonkinera
Erlijioa
Midewiwin, kristautasuna
Zerikusia duten beste giza taldeak
Anishinaabeak, innuak

Algonkinak[1] Ipar Amerikako amerindiar herriez osatutako talde edo multzo bat da. Amerindiar hizkuntzak mintzatzen dituzte. Kanada, Estatu Batuak eta Mexiko iparraldeko Coahuila estatuan bizi dira. Hizkuntza zein kulturaz elkarren artean harreman estua dute. Gaur egun denera 11.000 lagun inguru dira.

Europarrak joan aurretik Mississippitik ekialderako lurralde gehiena hartzen zuten, Virginiatik Hudsoneko badia eta Kanada hegoaldeko zabaldietaraino eta AEB erdialdeko Rocky Mountains mendietaraino. Anglo-saxoiek topatutako lehen indiarrak izan ziren, eta horren ondorioz kostaldeko tribuak ia erabat desagertu ziren. Azterketa asko egin dira algonkinei buruz, eta horretaz ondo ezagutzen da XVII. mendetik aurrerako kultura eta historia. Iparraldeko oihanetan bizi zirenak arrantzaleak eta ehiztariak ziren; zabaldietakoak, nomadak gehienak, bisontea ehizatzen zuten; hegoaldekoak nekazaritzan aritzen ziren. Garaiak dira, sendoak, mesozefaloak. Izpiritu Handia gurtzen dute eta poligamoak dira.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
  1. Euskaltzaindia. (PDF) 190. arauaː Munduko herriak eta etniak. .

Kanpo estekak

  • Algonkin nazioaren webgunea (Ingelesez)
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q135863
  • Identifikadoreak
  • GND: 4079700-4
  • LCCN: sh85003482
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q135863