Alex Tejería

Alex Tejería
Bizitza
JaiotzaLarraul, 1932
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaMontevideo, 2019ko otsailaren 22a (86/87 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktibista

Alex Tejería Amunarritz, ofizialki Alejandra Tejería, (Larraul-1932 – Montevideo, 2019ko otsailaren 22a) euskal emigratzailea Uruguain herrialde horretan euskal kulturaren zabaltzaile sutsua izan zen. Haize Hegoa Euskal Etxearen sortzailetako bat izan zen.

Biografia

Gipuzkoako Larraul herrian, Larrola baserrian jaioa, berrogeita hamargarren hamarkadan Uruguaira joan zen bizitzera. David Bengoa mungiarrarekin ezkondu zen eta Maite izeneko alaba izan zuen, Maite Bengoa alegia. Alex Montevideoko hiru euskal etxeen bazkidea izan zen: Centro Euskaro, Euskal Erria Euskal Etxea eta Haize Hegoa Euskal Etxea. Haize Hegoaren kasuan bera egon zen sortzaileen artean eta elkarteak egoitza bezala Alexek utzitako lokala erabili zuen.

87 urte zituelarik, Montevideon hil zen.

Kanpo estekak

  • Ohar nekrologikoa Euskal kultura webgunean.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q61902691
  • Wd Datuak: Q61902691