Alberto Rementeria

Alberto Rementeria
Bizitza
JaiotzaBilbo, 1953 (70/71 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakmargolaria
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea

Alberto Rementeria Albistegi (Bilbo, Bizkaia, 1953 -) bizkaitar pintorea da.

Biografia

Bilboko Arte Ederretako Goi Eskolan egin zuen prestakuntza (1971-1976), eta ikasle zela egin zuen aurreneko bakarkako erakusketa, 1972an, Barakaldon. 1975ean, Espainiako Hezkuntza eta Kultura Ministerioaren beka bat eskuratu zuen, eta bi urte geroago, 3x13 Taldeko kideekin batera erakutsi zituen bere lanak Deustun.

Hainbat aldiz aurkeztu izan zituen bere lanak 80ko hamarkadan Arteder Bilboko Arte Garaikidearen azokan. Bere banakako erakusketa gehienak 1982, 1996 eta 1991n egindakoak, esaterako Windsor galerian aurkeztu ditu. Orobat Windsorren bidez erakutsi ditu maiz bere lanak Madrilgo Arco azokan ere.

Erakusketa kolektiboei dagokienez, aipagarria da, besteak beste, 1986an Madrilgo Gamarra Garrigues galerian antolatu zen Belaunaldi Berria erakusketa, euskal herritar margolari gazteen lana aurkeztu zuena.

Artegintzaren alor ugari landu ditu Rementeriak, besteak beste akuarela, kartelgintza, ilustrazioa...

1979az geroztik, Pintura irakasle da EHUko Arte Ederretako Fakultatean, eta bertan egin zen doktore 1989an. 1988an, Eusko Jaurlaritzak deitutako Gure Artea lehiaketa irabazi zuen, hainbat urtez accesitak lortu ondoren.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12253084
  • Identifikadoreak
  • Tabakalera ID: 59833
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Auñamendi: 125436
  • Lur: 05095/eu_r_0325/r0325
  • Wd Datuak: Q12253084