Albert Edelfelt

Albert Edelfelt

Irudi gehiago
lehendakari

1898 - 1904
lehendakari

1895 - 1896
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAlbert Gustaf Aristides Edelfelt
JaiotzaKiala manor (en) Itzuli, 1854ko uztailaren 21a
HerrialdeaFinlandiako Dukerri Handia
BizilekuaAlbert Edelfelt Ateljè Museum (en) Itzuli
Lehen hizkuntzasuediera
HeriotzaHaiko (en) Itzuli, 1905eko abuztuaren 18a (51 urte)
Hobiratze lekuaHietaniemi hilerria
Familia
AitaCarl Albert Edelfelt
AmaAlexandra Augusta Brandt
Ezkontidea(k)Ellan de la Chapelle (en) Itzuli
Seme-alabak
ikusi
  • Erik Edelfelt (en) Itzuli
Anai-arrebak
ikusi
  • Berta Edelfelt (en) Itzuli
    Ellen Edelfelt (en) Itzuli
    Alexandra Edelfelt (en) Itzuli
LeinuaEdelfelt (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaSvenska normallyceum (en) Itzuli
Academy of Fine Arts of Helsinki (en) Itzuli
Helsinkiko Unibertsitatea
Arte Ederren Goi Eskola Nazionala
(1874 -
Hizkuntzakfinlandiera
suediera
Irakaslea(k)Nicaise De Keyser
Jean-Léon Gérôme
Adolf von Becker (en) Itzuli
Ikaslea(k)
ikusi
  • Theodora Krarup (en) Itzuli
    Johan Ludvig Runeberg
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, ilustratzailea eta artista grafikoa
Parte-hartzailea
  • General Art and Industrial Exposition of Stockholm (en) Itzuli
Lantokia(k)Paris
Haikko Manor (en) Itzuli eta Helsinki
Lan nabarmenak
ikusi
  • December day (en) Itzuli
    Service in the Southern Archipelago (en) Itzuli
    Pasteur's portrait by Edelfelt (en) Itzuli
    Queen Blanche de Namur (en) Itzuli
    Women Outside the Church at Ruokolahti (en) Itzuli
    The Luxembourg Gardens, Paris (en) Itzuli
Jasotako sariak
ikusi
  • Ohorezko Legioko komandantea Ohorezko Legioko komandantea  (1901)
    Ohorezko Legioko ofiziala Ohorezko Legioko ofiziala  (1889)
    Ohorezko Legioko zalduna Ohorezko Legioko zalduna  (1886)
    Bavarian Maximilian Order for Science and Art Bavarian Maximilian Order for Science and Art  (1892)
    Knight of the Order of the Polar Star Knight of the Order of the Polar Star  (1894)
    Order of Saint Stanislaus, 2nd class Order of Saint Stanislaus, 2nd class  (1896)
KidetzaArteen Akademia Inperiala
Mugimenduaerrealismoa
Genero artistikoaerretratua

Musicbrainz: b0d3c566-3f79-430b-8720-808c7414431b Discogs: 2403325 Find a Grave: 91850804 Edit the value on Wikidata

Albert Gustaf Aristides Edelfelt (Porvoo, Finlandia, 1854ko uztailaren 21a1905eko abuztuaren 18a) finlandiar margolari ospetsua izan zen[1]. Herrialdeak independentzia lortu aurretik finlandiar kultura atzerrian ezagutarazi zuen[2].

Biografia

Albert Edelfelt Porvoon jaio zen. Bere gurasoak suediar jatorrikoak ziren. Ikasketak 1869an hasi zituen Finlandiako Arte Elkartearen Marrazketa Eskolan eta 1873an Anberesko Arte Akademian egin zuen urtebete.

1874 eta 1878 artean Parisko Arte Ederren Eskola Nazionalean izan zen[3] eta Jean-Léon Gérômefrantziar margolari eta eskultorea izan zuen irakasle. Parisen Julian Alden Weir izan zuen pisukide eta honek John Singer Sargent artista estatubatuarra aurkeztu zion. Arrakasta handia lortu zuen Parisen bereziki pertsona ezagunen erretratugile gisa, hala nola Louis Pasteur, Aino Ackté eta Errusiako Errege familiarenak[2]. Harreman hauei esker 1881-82 denboraldia San Petersburgon pasa zuen ikasten. 1888 urtean Ellan de la Chapelle baronesarekin ezkondu zen eta haur bat izan zuten.

Johan Ludvig Runeberg poeta familiaren laguna zuen eta berak bereziki miresten zuen. Honek inspiratuta Finlandiako historiaren inguruko margolanak egin zituen azken urteetan. Runebergen Ensign Stål-en istorioak poemaren ilustrazioak egin zituen.

Sariak

Nazioarteko ospea lortu zuen lehen artista finlandiarra bihurtu zen. Louis Pasteurren erretratuari esker Frantziako Gobernuak Ohorezko Legioaren domina eman zion 1886an Paris Salon erakusketan[4]. 1889ko Parisko Erakusketa Unibertsalean ere urrezko domina jaso zuen.

Eragina

Finlandian errealismoaren sortzailea izan zen eta hainbat artista gazteren atzerrirako sarbide bihurtu zen, bereziki Pariserako. Hauen artean aipa daitezke Akseli Gallen-Kallela eta Gunnar Berndtson. Bere ikasle ezagunena Léon Bakst errusiarra izan zen.

Lanak

  • Blanka erregina (1877)
  • Karlos dukea Klaus Flemingen gorpua iraintzen (1878)
  • Haurraren hileta (1879)
  • Urkien azpian (1881)
  • Virginie (1883)
  • Itsasoan (1883)
  • Umeak ur ertzean (1884)
  • Louis Pasteuren erretratua (1885)[4]
  • Ruokolahtiko emakumeak Church Hillen (1887)
  • Luxenburgoko lorategiak (1887)
  • Kristo eta Madalena (1890)
  • Porilaisten marssi (1890)
  • Kopenhage (1890)
  • Bi emakume garbitegian (1893)
  • Nikolas II.a Errusiakoaren erretratua (1896)
  • Aino Acktéren erretratua (1901)
  • Turkuko Akademiaren inaugurazioa (1904)

Iruditegia

  • Louis Pasteuren erretratua.
    Louis Pasteuren erretratua.
  • Blanka erregina.
    Blanka erregina.
  • Karlos dukea Klaus Flemingen gorpua iraintzen.
    Karlos dukea Klaus Flemingen gorpua iraintzen.
  • Kopenhage.
    Kopenhage.
  • Neskak txalupan.
    Neskak txalupan.
  • Urkien azpian.
    Urkien azpian.
  • Bi emakume garbitegian.
    Bi emakume garbitegian.

Erreferentziak

  1. Albert Edelfelt. (Noiz kontsultatua: 2017-11-26).
  2. a b (Ingelesez) Etusivu. (Noiz kontsultatua: 2017-11-26).
  3. (Ingelesez) «Albert Edelfelt, master of plein air - thisisFINLAND» thisisFINLAND 2009-03-07 (Noiz kontsultatua: 2017-11-26).
  4. a b (Ingelesez) Musée d'Orsay: Albert Edelfelt Louis Pasteur. (Noiz kontsultatua: 2017-11-26).
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q356644
  • Commonscat Multimedia: Albert Edelfelt / Q356644

  • Wd Datuak: Q356644
  • Commonscat Multimedia: Albert Edelfelt / Q356644