Alarde

Artikulu hau jai giroko desfileari buruzkoa da; telesaila gaitzat duena beste hau da: «Alardea (telesaila)»
Hondarribiko alardea.

Alardea Euskal Herriko herri batzuetan egiten diren jai giroko desfileak dira, arma eta uniformedun gudariz jantzitako pertsonez osaturiko segizio baten inguruan.

Euskal Herriko garai bateko antolakuntza militarrean, udalerri eremuko miliziek garrantzi handia zuten. Alkatea bera zen milizien buruzagia; eta, miliziek beti prest izan behar zutenez, aldizka ikuskapenak egin behar izaten zituzten. Ikuskapen horiek, askotan, herriko jaietako osagai bihurtu ziren. Funtzio militar berezia galdu ondoren, zenbait herritako festetako ospakizun eta ikuskizun nagusi dira, bertakoen eta kanpoko ikusle nahiz turisten erakarle, batzuetan garaipen desfilearen itxuraz (Hondarribia, Irun), beste batzuetan gudu irudikapen gisa (Antzuola). Euskal Herriko alarde batzuk gudu jakin baten oroitzapenez egiten dira, hala nola Irungoa (San Martzialeko gudua, 1522), Hondarribikoa (1638ko setioa), Antzuolakoa (921, Valdejunquerako gudua?) eta Tolosakoa (1321, Beotibarko gudua).[1]

Elorrion ere ospatzen da alardea. Donostiako danborrada alardea ote den eztabaida dago, gehienen ustez segizio irrilaria baita, armada eta gudariez trufa egiteko. Tradizioz, gizonak ziren segizio alardeetan gudari jantzita parte hartzen zutenak, eta emakumeek rol folkloriko betez parte hartu izan dute (kantinera gisa, besteak beste). XX. mendearen amaieratik, Irunen eta Hondarribian gizon eta emakumeen alarde mistoen konpainiak sortu dira, eta herri horietan ika-mika bizia sortu da: alarde tradizionalaren aldekoak, batetik, eta berdintasunezkoaren aldekoak, bestetik.+

Ikus, gainera

  • Hondarribiko alardea
  • Irungo alardea
  • Mairuaren Alardea
  • Errebonbilloak

Erreferentziak

  1. «alarde», Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12253063
  • Commonscat Multimedia: Alardeak (military parade) / Q12253063

  • Wd Datuak: Q12253063
  • Commonscat Multimedia: Alardeak (military parade) / Q12253063


Kultura Artikulu hau kulturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.