Alano

Alanoa[1] (latinez: Alani) Kaspiar itsasoaren inguruetan finkaturik zegoen talde etniko iranikoa izan zen.

Artzain nomadak ziren, oso borrokazaleak. Partiarren eta erromatarren aurka aritu ondoan, hunoen inbasioa pairatu behar izan zuten IV. mendearen bukaeran.

Ondorioz, alanoen zati batek beren lurraldeetatik egotzirik, Galia inbaditu (406) eta batzuk, sueboekin eta bandaloekin batera, Iberiar penintsulako lurretara igaro ziren, baina Walia errege bisigodoaren armadak suntsitu zituen. Bizirik iraun zutenek Afrika iparraldera jo zuten. Galian geratu zirenek, bestalde, herri gisa mende bat gehiago baizik ez zuten iraun.

Beste batzuk iparkaukasiarantz abiatu ziren, gaurko Ipar Osetia-Alaniara.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
  1. Euskaltzaindia. (2015-1-30). 174. araua: Antzinateko herriak. Ekialdeko eta Europako herriak. , 3 or..

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q178054
  • Commonscat Multimedia: Alans / Q178054

  • Identifikadoreak
  • BNE: XX541620
  • BNF: 11952720x (data)
  • LCCN: sh85003135
  • NKC: ph139232
  • SUDOC: 027501353
  • AAT: 300112993
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • GEN: 2624
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q178054
  • Commonscat Multimedia: Alans / Q178054