Akondia

Akondia / Arrikurutz
Datu orokorrak
Garaiera749 m
Prominentzia55 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak43°03′00″N 2°27′58″W / 43.05°N 2.4661°W / 43.05; -2.4661
MendikateaKalamuako mendilerroa
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
Mendizaletasuna
Ohiko bideaIxuatik
MendikatMendikat
LuberriLuberri

Akondia, Arrikurutz edo Akondiagana Eibarren kokatuta dagoen mendia da, Kalamua mendigunearen zatia dena.[1]

Akondia izena bere magalean dagoen baserritik datorkio, Ixuan kokatutakoa.

Mendi hontara ondorengo igoera puntuetatik igo daiteke: Arrate, Eibar, Elgoibar, Ixua.

Historia

Arrikurutzeko landak historian zehar zenbait aldiz izan dira gudu-zelaiak. 1390ean Akondian Unzuetaoinaztarrek Ibarguren ganbotarrak borrokatu zituzten. Ibargurendarrak, gudua ez ezik Joanes Ibargurengoa ere galdu zituzten. Ganbotarrek 1420ean hartu zuten mendekua, eibartarren dorretxea errez. Urte bi geroago, berriro Akondian, Unzuetatarrek etsaiak mendean hartu zituzten.

Espainiako Gerra Zibilean borroka latzak gertatu ziren mendi honen inguruan, 1936 eta 1937 arteko neguan hain zuzen ere. Intxorta mendietan gertatu legez. Altxatutakoak tontorrean zeuden, gudariak, berriz, magalean.

Abiapuntuak

  • Ixuako mendatetik: 45m.
  • Eibartik: Ordu 2 eta 15 m.

Ikus, gainera

  • Gipuzkoako mendien zerrenda

Erreferentziak

  1. Euskal Herriko Mendien Katalogoa 2007ko otsaila, 2009ko apirila, Euskal Mendizale Federazioa. Katalogo horretako toponimoek Euskaltzaindiaren Onomastika Batzordearen oniritzia dute. (EODA)
    Akondia (Mendikat)

Kanpo estekak

  • Akondia / Arrikurutz, http://www.euskal-herria.org/.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q2829119
  • Wd Datuak: Q2829119
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa