Akenaton

Akenaton

Irudi gehiago
Faraoi

K.a. 1352 - K.a. 1335
← Amenofis III.a - Smenkhkare (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaTebas, K.a. 1372
HerrialdeaAntzinako Egipto
HeriotzaTell al-Amarna, K.a. 1336 ( urte)
Hobiratze lekuaRoyal Tomb of Akhenaten (en) Itzuli
Familia
AitaAmenofis III.a
AmaTiy
Ezkontidea(k)Nefertiti
The Younger Lady (en) Itzuli
Kiya (en) Itzuli
Tadukhipa (en) Itzuli
Seme-alabak
ikusi
  • Meritaton-Tasherit
    Ankesenpaaton-Tasherit
    Setepenra
    Neferneferura
    Neferneferuaten Tasherit (en) Itzuli
    Ankesenamon
    Meketaton
    Tutankhamon
    Meritaton
Anai-arrebak
ikusi
  • Sitamun (en) Itzuli
    Beketaten (en) Itzuli
    Iset (en) Itzuli
    Nebetah (en) Itzuli
    Henuttaneb (en) Itzuli
    The Younger Lady (en) Itzuli
    Smenkhkare (en) Itzuli
    Thutmose (en) Itzuli
    Kiya (en) Itzuli
LeinuaEgiptoko XVIII. dinastia
Hezkuntza
HizkuntzakAkadera
Egiptoera
Jarduerak
Lantokia(k)Antzinako Egipto

Find a Grave: 7718959 Edit the value on Wikidata

Akenaton[1], «Eguzki-diskoaren zerbitzaria», jatorrizko izenez Amenhotep IV.a (edo grezierazko Amenofis IV.a) Antzinako Egiptoko XVIII dinastiako hamargarren faraoia izan zen. Bere agintaldia K.a. 1353-1336 urte bitartean datatua dago, Egiptoko Inperio Berriaren barruan. Agintaldiaren laugarren urtean izena aldatu zuen: Neferkeperura Akenaton.

Egiptoko gizartean muturreko eraldaketak bultzatzeagatik egin zen ezaguna, Aton jainkoa estatuko kultu ofizialean jainko bakarra izendatu baitzuen.

Biografia

Amenhotep IV.a erregeak bere erreinaldiko laugarren urtean Akenaton izena hartu zuen. Amenhotep III.aren seme eta Nefertitiren senarra zen.

Mistikoa eta erlijioaren eraberritzaile handia izan zen. Amon jainkoaren gurtza debekatu zuen eta haren ordez Aton, eguzki-diskoa, ezarri zuen; gero Tebas utzi eta hiriburu berria eraiki zuen, Aket-Aton («eguzki-diskoaren zeru-muga»), gaur egun Tell el-Amarna.

Erlijio sinkretiko ofiziala gaitzetsirik, monoteismoaren bidea hautatu zuen bere herriarentzat, egunero bizitza berpizten duen Eguzkiaren ontasuna aldarrikatuz eta harenganako maitasuna bideratuz. Iraultza honek erlijioa ez ezik estetikaren alorra ere ukitu zuen, arte berri errealista eta literatura mistikoa sorraraziz. Erregeak berak landu zuen alderdi hau; haren Himno Handiaren oihartzuna Bibliako Salmoetan dago.

Alabaina, erlijiozko jardueretan erabat murgildu eta kanpo politika alde bat utzia izanik, kanpoko lurralde guztiak galdu zituen Egiptoko inperioak (Mitanni, Siria, Palestina).

Haren ondorengoak, Tutankhamonek, lehengo ordena berrezarri zuen.

Genealogia

⛭
Zuhaitz genealogikoa

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
  1. Ikus EIMAren Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Akenaton Aldatu lotura Wikidatan