Aitziber Estanga

Aitziber Estanga
Bizitza
JaiotzaDonostia, 1977 (46/47 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakmusikaria
Musika instrumentuapanderoa

Aitziber Estanga Arzallus (Donostia, Gipuzkoa, 1977) musikaria da.

Ibilbidea

Eleuterio Tapiak erakutsita, Panderojole bezala hasi zuen musika ibilbidea Oskar Estanga anaiarekin batera gaur arte, EITB trikiti saria (1996)ean ere irabazi zuten Soinu eta Pandero urdinekin bat.

Bidean, Edurne Iturbe trikitalariarekin ere aritu zen, eta 1993an Zarautzen ospatu zen Trikitilari gazteen txapelketa irabazi zuen bikoteak[1].Iturberekin Euskal Herriko trikitixa txapelketan ere parte hartu zuten hainbat alditan.

Anaiarekin bat, Seguran, Zarautzen, Bergaran, Donostian eta herri gehiagotan ospatzen diren Euskal Herriko zein Herrietako Dantza txapelketan doinua jartzen dutenak dira urtez urte.

Aitziber eta Oskarrek, Estanga anai-arrebak izenpean Euskal Herri osoan zehar erromeria askotan parte hartu izan dute. Tartean beste musikari batzuekin batera Eztanda musika taldea sortu zuten[2], hauekin ere urte batzuetan erromeri asko eman zituzten.

Jon Ostolaza eta Naroa Garcia trikitilariarekin ere panderojole eta abeslari moduan jardun zen.

2013an Damba taldea Euskal Herriko, Kubako, Venezuelako eta Madrilgo 11 musikarirekin batera. Rumba, Blues, Punk, Reggae, Funk, Rock eta musika Elektronikoa egiten zituen taldea. Euskal Herrian eta Hego Amerikan eskaini zituzten kontzertuak[3]. Aitziberrek abestu eta hainbat instrumentu jotzen zituen taldean.

Diskografia

  • Damba: Y si rompo mi camino, 2008
  • Damba: Hautsi… Eta izan zaitez zu , 2013[4]

Erreferentziak

  1. «Soinuaren hotsa - Txapelketak» trikitixa.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-17).
  2. Peñafiel, Gaizka. Damba taldea, sustraiak uztartuz. (Noiz kontsultatua: 2020-04-17).
  3. ««Damban, bi neska gara talde buru, gaur egun ia ez dago horrelako talderik hemen» - Urumea» Kronika.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-17).
  4. «'Gure estiloa lantzen duen beste talderik ez dago Euskal Herrian'» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-04-17).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q90920802
  • Wd Datuak: Q90920802