Ainhoa Murua Ugarte

Ainhoa Murua Ugarte

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAinhoa Murua Ugarte
JaiotzaLegazpi, 1979ko maiatzaren 12a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaGasteiz, 2012ko martxoaren 21a (32 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: minbizia
Hezkuntza
HeziketaNafarroako Unibertsitatea
Hezkuntza-mailadoktorea
Jarduerak
Jarduerakbiokimikaria, biologoa eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea

ainhoa-murua.com
Inguma: ainhoa-murua-ugarte-1979-2012

Ainhoa Murua Ugarte (Legazpi, Gipuzkoa, 1979ko maiatzaren 12a – Gasteiz, Araba, 2012ko martxoaren 21a) ikertzaile biokimikaria zen. Nafarroako Unibertsitatean Biologian eta Biokimikan lizentziatu zen.[1]

Nafarroako Unibertsitateko Zoologia eta Ekologia Sailean hasi zituen tesiaren lehen pausuak eta gerora, Biomedikuntza, Bioingeniaritza, Biomaterial eta Nanomedikuntzaren Zentroan (CIBER-BBN) eta Euskal Herriko Unibertsitateko Farmazia Fakultatean lanean aritu zen NanoBioCel ikerketa taldean. Bertan, zelula bizien mikrokapsularatzea ikertu zuen, zelula jakin batzuk biomaterialez inguratuz gaitz zenbait tratatzeko erabiltzen dena.[2]

Ainhoa laborategian, 2011n.

2010. urtean Farmazia Zuzenbideko Espainiako Elkarteak (ASEDEF) “Berrikuntzaren” kategorian IX. ASEDEF Saria eman zion Ainhoaren lantaldeari, 2011ko urrian doktorego-tesi hoberenaren IX. SPLC-CRS Saria jaso zuen Oporton[3] eta 2014ko apirilean Euskal Herriko Unibertsitatean Doktoretzako Aparteko Saria eman zioten. 14 artikulu argitaratu zituen eta horietako bat 2009an Journal of Controlled Release aldizkariaren portada izan zen: «Xenogeneic transplantation of erythropoietin-secreting cells immobilized in microcapsules using transient immunosuppression» izenekoa.

2012ko martxoaren 21ean hil zen, hamaika hilabete lehenago atzeman zioten minbiziaren eraginez.[4]

Erreferentziak

  1. Uxune Martinez: «Emakumeak zientzian: Ainhoa Murua Ugarte (1979-2012)», Zientzia Kaiera bloga.
  2. Advance in obtaining more effective treatment against chronic illnesses artikulua Basqueresearch (2011-07-20)
  3. SPLC-CRS saria Doktorego tesirik onenari, IX Spanish-Portuguese Conferece on Controlled Drug Delivery. Oporto, 2011ko urria.
  4. «Biografia. Bere bizitza», Dra. Ainhoa Murua bloga.

Kanpo estekak

  • Ainhoa Muruari buruzko webgunea
  • (Gaztelaniaz) La tesis de Ainhoa Murua, fuente de conocimiento para nuevos investigadores. Diario Vasco (Cristina Limia, 2017-01-08)
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q20492455
  • Bilduma digitalak
  • Dialnet: 3509778
  • Wd Datuak: Q20492455