Ainhoa Aizpuru

Ainhoa Aizpuru

Irudi gehiago

Gabiriako Alkate

2003 - 2007
Bizitza
JaiotzaGabiria, 1970eko otsailaren 12a (54 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Familia
Anai-arrebak
ikusi
  • Mikel Aizpuru
    Andoni Aizpuru
Familia
ikusi
  • Miren Aizpuru (iloba)
Hezkuntza
HeziketaDeustuko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta ekonomialaria

Twitter: AizpuruAinhoa Edit the value on Wikidata

Ainhoa Aizpuru Murua (Gabiria, 1970eko otsailaren 12a) politikari euskalduna da, Gabiriako alkate izana, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko foru diputatua izendatua da 2015eko eta 2019ko legealdietan.

Biografia

Ekonomia eta enpresa zientzietan lizentziatua da, marketineko berezitasunarekin, Deustuko Unibertsitatean (1993an)[1]. 2000 eta 2015 urteen artean lan egin zuen Bic Gipuzkoa Berrilan enpresa haztegian, proiektuak zuzentzen.

Gabiriako alkate izana da, Gabiriako Hautesle Elkartearekin aurkezturik, 2003 eta 2007 urteen artean. Beste bi legegintzalditan ere izana da zinegotzi[2].

2015eko foru hauteskundeen ondoren, EAJ eta PSE-EEren arteko koalizioa osatu zen Gipuzkoako Foru Aldundirako, eta EAJren partetik izendaturiko foru diputatuen artean[1], Aizpuruk ekonomia sustapeneko, landa inguruneko eta lurralde orekako departamentuko foru diputatu postua eskuratu zuen[3]. 2019ko legealdia hastean, foru diputatu jarraitu zuen, baina orain bere sailari proiektu estrategikoena deritzo[4].

Erreferentziak

  1. a b (Gaztelaniaz) Telebista, Euskal Irrati. «Olano incorpora tres diputados del PSE-EE a su Gobierno foral» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-27).
  2. Gabiriako aldizkaria, Makilari. (2017). Gabiriako udal zinegotziak 1979tik. , 41 or..
  3. Gabiriako aldizkaria, Makilari. (2016). Ainhoa Aizpuru Murua, goi karguko langintzan. , 7 or..
  4. «Proiektu Estrategikoak - Gipuzkoa ETORKIZUNA ORAIN» Gipuzkoako Foru Aldundia (Noiz kontsultatua: 2020-05-27).
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q95623756
  • Commonscat Multimedia: Ainhoa Aizpuru / Q95623756

  • Wd Datuak: Q95623756
  • Commonscat Multimedia: Ainhoa Aizpuru / Q95623756