Adriana Calcanhotto

 

Adriana Calcanhotto

(2015)
Irudi gehiago
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAdriana da Cunha Calcanhotto
JaiotzaPorto Alegre, 1965eko urriaren 3a (58 urte)
Herrialdea Brasil
Familia
Bikotekidea(k)
ikusi
  • Maitê Proença (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakportugesa
Jarduerak
Jarduerakabeslaria, musikagilea eta gitarra-jotzailea
Genero artistikoamúsica popular brasileira (en) Itzuli
Ahots motamezzosopranoa
Musika instrumentuaahotsa
gitarra
DiskoetxeaColumbia Records
Epic Records
Sony Music Entertainment

adrianacalcanhotto.com
IMDB: nm0129391 Twitter: lacalcanhotto MySpace: adrianacalcanhottobrasil Spotify: 72f733zGuCPEzCSLs9wOVi iTunes: 1740456 Last fm: Adriana+Calcanhotto Musicbrainz: bd4d397a-849a-48bf-be24-52eec87feeee Songkick: 546352 Discogs: 577110 Allmusic: mn0000499780 Edit the value on Wikidata

Adriana da Cunha Calcanhotto (Porto Alegre, Brasil, 1965eko urriaren 3a) abeslari eta konpositore brasildarra da. Brasilgo musika herrikoiaren konpositore garrantzitsuenetakotzat jotzen da, askotariko musika-estiloak baititu. Haurrentzako album batean, Adriana Partimpim (2004), emanaldi berri bat egin zuen. Arrakasta handia izan zuen, eta haurrentzako album onenaren Grammy latinoan parte hartzeko izendatu zuten Madison Square Garden aretoan (2006ko azaroaren 2a). Konposizioak era askotakoak dira: samba, bossa nova, funk, rock, pop, baladak. Bere garaian arrakasta izan zuten abestiak ere grabatu ditu, moldaketa berriekin.

Biografia eta ibilbide artistikoa

Carlos Calcanhoto jazz-talde bateko bateria-jolearen eta dantzari baten alaba da. Sei urte zituela, aitonak lehen musika-tresna oparitu zion: gitarra klasikoa. Geroago kantua ere ikasi zuen. Ondoren, Brasilgo herri-musikaren eraginez eta herrialdeko literatura-mugimendu modernistaz busti zen. Liluratuta geratu zen Oswald de Andraderen Antropofagia lanarekin edo Tarsila do Amaralenarekin eta mugimendu kultural haren beste izen batzuekin.

Ibilbide artistikoa hasteko, tabernetan jo zuen, ondoren antzerki-lanetan, eta, gero, kontzertuetan eta jaialdietan abiatu zen herrialde osoan. Lehen diskoa, Enguiço (1990), oso goretsia izan zen, eta lehen arrakasta Naquela Estação izan zen, Sílvio de Abreuren (1990) Raina da Sucata telenobelaren soinu-banda osatu zuena. Hurrengo urtean, Sharp saria jaso zuen, emakume 'berria' izateagatik. Mário de Sá-Carneiro poeta portugaldarraren olerkiak musikatu zituen 1996an. 2007ko Joko Panamerikarretan, hasierako ekitaldian parte hartu zuen.

2010ean Suzana de Moraes aktore brasildarrarekin ezkondu zen.[1]

Diskografia

  • Enguiço (1990);
  • Senha (1992);
  • A Fábrica do Poema (1994);
  • Maritmo (1998);
  • Publikoa - (Ao Vivo) (2000);
  • Kantada (2002);
  • Profila (2003);
  • Adriana Partimpim (2004);
  • Adriana Partimpim - O Show (2005);
  • Mare (2008);
  • Partimim Dois (2009);
  • O Micróbio do Samba (2011);
  • Multishow ao Vivo (2012);
  • Partimim Tlês (2012);
  • Olhos de Onda (2014);
  • Loucura (2015);'

Sariak

  • 1991n, Sharp saria jaso zuen, emakume 'berria' izateagatik.
  • 2014an, Premio da Musica Brasileira

Iruditegia

  • Adriana Calcanhoto Partimpim umeentzako lanean, Ibirapuera Auditoroan, São Paulo (Brasil), Gerardo Lazzariren argazkia. 2006.02.04
    Adriana Calcanhoto Partimpim umeentzako lanean, Ibirapuera Auditoroan, São Paulo (Brasil), Gerardo Lazzariren argazkia. 2006.02.04
  • Margen diskoan Adriana Calcanhotto plastikozko itsasoan Murilo Avessoren argazkia
    Margen diskoan Adriana Calcanhotto plastikozko itsasoan Murilo Avessoren argazkia
  • Adriana Calcanhotto biolontxeloa jotzen Marédiskoaren promozioan, 2008 Rio de Janeiro
    Adriana Calcanhotto biolontxeloa jotzen Marédiskoaren promozioan, 2008 Rio de Janeiro
  • Adriana Calcanhotto
    Adriana Calcanhotto
  • Adriana Calcanhotto, 25o Premio da Musica Brasileira, 2014.05.14 Atntzerki Munizipala
    Adriana Calcanhotto, 25o Premio da Musica Brasileira, 2014.05.14 Atntzerki Munizipala


Erreferentziak

  1. «Suzana de Moraes morreu de mãos dadas com a mulher, Adriana Calcanhotto» www.purepeople.com.br.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q217087
  • Commonscat Multimedia: Adriana Calcanhotto / Q217087

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 76565766
  • ISNI: 0000000114485844
  • BNF: 14601951c (data)
  • GND: 135348099
  • LCCN: no98053248
  • SUDOC: 138773580
  • Wd Datuak: Q217087
  • Commonscat Multimedia: Adriana Calcanhotto / Q217087