Ada Madrina

Ada Madrina
Jatorria
Jatorrizko herrialdeaEspainia
Atalak10
Ezaugarriak
Genero artistikoafilm erromantikoa
Hizkuntzagaztelania
Antzezlea(k)
Carmen Sevilla
Emanaldia
Jatorrizko igorlea Antena 3
Hasiera-data1999ko urtarrilaren 6a
Amaiera-data1999ko urtarrilaren 27a

Ada Madrina 1999an Antena 3 telebista kateak eman zuen espainiar telesail bat izan zen. Telesail honekin itzuli zen Carmen Sevilla aktore lanera 25 urteren ondoren.

Istorioa

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Carmen Jiménez (Ada) Amerikan egonaldi luze bat egin ondoren Espainiara itzultzen den artista erretiratu bat da. Bere bizitza berria hastean Lorenzorekin berriz topo egiten du, bere gaztaroko maitasun bat izan zena, Adaren lagun mina den Teresagandik alargun geratu ondoren hondamendi pertsonaletik gertu dagoen zirujau bihurtua. Bere besoetakoak eta Lorenzo eta Teresaren seme-alabekin ere topo egingo du.

Audientziak

Estreinatu zenean 3.374.000 ikuslek jarraitu zuten (%21,4ko sharea). Alabaina, ikusleak galtzen joan zen, eman zen azkeneko atalean, urtarrilak 27an, soilik ikusleen %14k jarraitu izateraino. Telesaila programaziotik soilik lau atal eman ondoren kendu zen, lortutako audientzia maila kaxkarren ondorioz: bataz beste %16,9ko sharea, katearen ohiko audientzia mailaren azpitik.

Telesaila kate berean berriz eman zen urte horretako abenduan, gauerdiko ordutegian, hamar atalak osorik emanez.

Aktore taldea

  • Carmen Sevilla... Ada
  • Jesús Puente... Lorenzo Torres
  • Mar Flores... Elena
  • Carlos Lozano... Julio
  • Queta Claver... Justina
  • Mapi Galán... Gloria
  • Duna Santos... Patricia
  • Paula Soldevila... Paloma
  • Maribel Ripoll... Amparo
  • Luis Lázaro... Sergio
  • Ángel Pardo

Talde teknikoa

  • Zuzendaritza: Domingo Solano
  • Ekoizpena: Luis Méndez Zori
  • Zuzendari laguntzailea: Javier Petit
  • Kamera: Guillermo Sempere

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q8187904
  • Wd Datuak: Q8187904