Abelino Barriola

Abelino Barriola

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaDonostia, 1885eko azaroaren 10a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaPaue, 1944ko apirilaren 19a (58 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta antzerkigilea

Literaturaren Zubitegia: 322

Abelino Barriola (Donostia, Gipuzkoa, 1885eko azaroaren 10a - Paue, Frantzia, 1944ko apirilaren 19a) euskal idazlea.

Bizitza

Arantxa Barriola[1] haren aitona Abelino Barriolaz (Ahotsak.eus proiekturako)

Antzerkiarekiko interesa ikusita, Barriolak, Donostiako zinegotzi zelarik, Euskal Izkindea eta Iztunde Ikastola sortu zuen (edo Euskal Hizkuntza eta Deklamazio Eskola). Eskola honene lehen zuzendaria Toribio Altzaga izan zen. Deklamazio Eskola sortzearen ondorio nabarmanetariko bat emakumea eszenatokira igotzea izan zen. Garai horretan lehiaketak eta sariketak ere ugaldu egin ziren, obra zertxobait konplexuagoak, bai planteamenduz, bai baliabidez, idazten hasi ziren; ondorioz, bakarrizketa edo ekitaldi bakarreko obren ordez bi eta hiru ekitaldikoek hartu zuten lekua; umore-giro xotiletik eduki serioagoetara ere pasatzen da zertxobait.

Horiez gain, Barriolaren obran abertzaletasunaren aldeko lerratze nabarmena sumatzen da, alde batetik; eta, era berean, bere obretan ez du interes didaktikoa ezkutatzen, eta ikusleak antzerki-kulturan hezi nahia ere igar daiteke, bestetik. Gainerakoan, gorago aipatutako ezaugarri orokorrak bete-betean ageri dira garaiko autore guztietan

Lanak

Antzerkia

  • Ene Aberri laztana (1934)
  • Aldiz Aldiz...! jostirudia egintza batian (1911, J. Baroja)
  • Dramak (1988, EEE - Itxaropena)
  • Gai dagonaren indarra (1935, López Mendizabal)
  • Goi argi (1935, J. Baroja)
  • Lagun txar bat... (????, J. Baroja)
  • Meza berriya (1909, J. Baroja eta semeak)

Erreferentziak

  1. «Abelino Barriola, aitona kulturazalea - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2019-11-07).

Kanpo estekak

  • Abelino Barriola literaturaren zubitegian
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12252735
  • Commonscat Multimedia: Abelino Ibarrola / Q12252735

  • Wd Datuak: Q12252735
  • Commonscat Multimedia: Abelino Ibarrola / Q12252735


Euskal idazleak
Euskal idazleak
Euskal idazleak
Artikulu hau euskal idazle bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.