AZ Alkmaar

Alkmaar Zaanstreek
Ezizena(k)The Cheese Farmers ("Gaztagileak")
Sorrera1967
Futbol zelaiaAFAS Stadion
edukiera: 17.000 lagun
inaugurazioa: 2006
PresidenteaHerbehereak René Neelissen
EntrenatzaileaIngalaterra Pascal Jansen
LigaEredivisie
2022-234.a
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
Jokalariak 2009ko Liga garaipena ospatzen.

Alkmaar Zaanstreek edo ezagunagoa AZ Alkmaar izenarekin Herbehereetako futbol talde bat da Alkmaar hirikoa.

Historia

1967ko maiatzaren 10ean sortu zen hiriko Alkmaar'54 eta FC Zaanstreek taldeak batzean, hortik bere izen konposatua. Hasiera batean AZ'67 izenaz ezagutu zen baina 1986an AZ-ra murriztea erabaki zuten.

Emaitza onak 70. hamarkadaren bukaeran iritsi ziren 1978ko Kopa irabaztean. Hurrengo urteetan beste bi kopa eta liga bat irabazi zituen. Urte horietan Europan ere jokatu zuen eta 1981ean UEFA Kopako finalera iritsi zen. 1988 urtean ordea maila galdu zuen eta 1997 urterarte ez zen goren mailara itzuli.

Milurteko berria hastearekin batera Herbehereetako talde indartsuenetakoa bihurtu da. 2009an Liga berri bat irabazi zuen eta 2013an bere laugarren Kopa eskuratu du. Europan 2005eko UEFA Kopako finalerdia du emaitza gorena.

2019-2020 denboraldian bigarren postuan zeudela liga bertan behera gelditu zen COVID-19 pandemiaren erruz. Amsterdamgo Ajax taldearekin puntutan berdinduta zeuden eta Federazioak ez berrekitea erabaki zuenean txapeldunik ez izendatzea erabaki zuen[1]. UEFA Europa Leaguereko sailkatu zen eta multzokako fasean Errealaren aurka jokatuko zuen[2].

Palmaresa

Herbehereetan: 7

  • Herbehereetako futbol liga (2):
    • Txapelduna: 1981 eta 2009.
    • Txapeldunordea: 1980, 2006 eta 2020.
  • Herbehereetako futbol kopa (4):
    • Txapelduna: 1978, 1981, 1982 eta 2013.
    • Txapeldunordea: 2007, 2017 eta 2018.
  • Johan Cruyff Kopa (1): 2009.

Nazioartean: 0

UEFA Kopa

  • Txapelduna (0)
  • Finalista (1): 1981.

Beste batzuk

  • (0)

Jokalariak

  • Herbehereak Louis van Gaal (1986–1987)
  • Herbehereak Phillip Cocu (1988-1990)
  • Herbehereak Jimmy Floyd Hasselbaink (1990-1993)

Euskal taldeen aurkako partidak

Hauek dira Europako txapelketa ofizialetan AZ Alkmaarrek euskal taldeen aurka jokatu dituen partidak:

Denboraldia Txapelketa Fasea Etxekoa Emaitza Kanpokoa
2015-16 UEFA Europa League Liga fasea AZ Alkmaar
Athletic
2-1
2-2
Athletic
AZ Alkmaar
2020-21 UEFA Europa League Liga fasea Real Sociedad
AZ Alkmaar
1-0
0-0
AZ Alkmaar
Real Sociedad

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) «Ajax denied title as Dutch Eredivisie season declared void, European places decided, no relegation» Sky Sports (Noiz kontsultatua: 2020-06-21).
  2. «Realak erraz garaitu du AZ Alkmaar» Irutxuloko Hitza 2020-11-06 (Noiz kontsultatua: 2020-11-09).

Kanpo estekak

  • (Nederlanderaz)(Ingelesez)Webgune ofiziala
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q191264
  • Commonscat Multimedia: AZ Alkmaar / Q191264

  • Wd Datuak: Q191264
  • Commonscat Multimedia: AZ Alkmaar / Q191264