2018ko Donostia Klasikoa | |
|
Datu orokorrak |
Lasterketa | 38. Donostia Klasikoa |
Txapelketa | 2018 UCI World Tour 1.UWT |
Data | 2018.eko abuztuak 4 |
Luzera | 229 km |
Herrialdea | Espainia |
Irteera-lekua | Donostia |
Helduera-lekua | Donostia |
Taldeak | 22 |
Parte-hartzaileak | 153 |
Amaitu dutenak | 82 |
Bataz besteko abiadura | 37,773 km/o |
Emaitzak |
Txapelduna | Julian Alaphilippe (Quick-Step Floors) |
Txapeldunordea | Bauke Mollema (Trek-Segafredo) |
Hirugarrena | Anthony Roux (Groupama-FDJ) |
◀2017 | 2019▶ |
Dokumentazioa |
XXXVIII. Donostia Klasikoaren ekitaldia 2018ko abuztuaren 4an egin zuten.[1] UCI WorldTourreko hogeita zortzigarren txapelketa izan zen.
Lasterketa
22 taldek hartu zuten parte, horietatik 18 UCI WorldTour mailakoak. Lau kontinental mailakoak izan ziren: Burgos-BH, Caja Rural, Cofidis eta Euskadi Murias hain zuzen ere. 153 txirrindularitik 82k amaitu zuten. Julian Alaphilippe frantziarrak irabazi eta lehenengo euskalduna Ion Izagirre (7.a) izan zen.
Alaphilippek Bauke Mollema (Trek) menderatu zuen Bulebarreko esprintean. Aise menderatu ere. Murgil tontorrean gora biak izan ziren indartsuenak. Azken mendatean, ordea, hautagai nagusi batzuk falta ziren. Helmugatik hemeretzi kilometrora, Mirakruzen behera, eroriko larria egon zen tropelean. Benjamin Kingen (Dimension Data) hanka-sartze batek eragin zuen ezbeharra. Atzera begira zela, Lotto Jumboko txirrindulari batekin trabatu, eta lurrera erori zen. Ondorioz, hankaz gora joan ziren, besteak beste, Mikel Landa (Movistar), Gorka Izagirre (Bahrain), Primož Roglič (Lotto Jumbo) eta Egan Bernal (Sky). Lauek utzi zuten lasterketa.[2]
Parte-hartzaileak
WorldTeamak (18)Talde kontinental profesionalak (4) |
|
Sailkapen orokorra
|
|
Iturria : ProCyclingStats |
Erreferentziak
- ↑ «Insaciable Alaphilippe» Noticias de Gipuzkoa 2018-08-05.
- ↑ Odriozola, Iñaki. (2018-08-05). «Bolada onak ez du etenik» Berria CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
Kanpo estekak