1983ko Korrika

1983ko Korrika
Irudia
LeloaEuskaraz eta kitto!
Motaekitaldi
Honen parte daKorrika
Denbora-tarte1983ko abenduaren 3a - 1983ko abenduaren 11
← 1982
1985eko Korrika →
HerrialdeaEuskal Herria
AbiapuntuBaiona
HelmugaBilbo

1983ko Korrika edo 3. Korrika Euskal Herrian zehar ospatzen den Korrika jaialdiaren hirugarren edizioa izan zen[1]. AEK elkarteak antolatu zuen eta ekitaldi honetan Gabriel Aresti omendu zuen. Euskaraz eta kitto! leloa izan zuen.

Ibilbidea

Baionan 1983ko abenduaren 3an hasi eta Bilbon abenduaren 11n bukatu zen. Itsasuko Peio Dospital errugbilariak egin zuen lehen kilometroa. 1.960 kilometrotako ibilbidea egin zuen, ordurarteko luzeena.[2]

Abestia

3. ekitaldirako kanta Egan taldeak egin zuen, Korrika 3 izena zuen.[3]

Korrika, Korrika, Korrika, Korrika
Korrika, Korrika, Korrika, Korrika

Korrika goaz, iritsi arte
gure herriko helmugara;
ta honetarako, lehen urratsa,
indartu behar euskara.
Alferrikan da, ikastoletan,
hizkuntza bat ikastea
gero kalean, gure artean,
inoiz egiten ez bada.

Horregatik herriko ekintzak,
noizean behin, esnatzeko.
Hain beharrezkoak baitira
nahiz izan batzuk aurkako.
Ea segi bada iritsi arte
kilometroz kilometro,
gure herriko bide guztiak
nahiz korrika, nahiz geldixeago.

Korrika, Korrika, Korrika, Korrika
Korrika, Korrika, Korrika, Korrika

Kilometroak, Ibilaldia,
eta Araba Euskaraz,
Nafarroa Oinez, Herri Urratsa,
bat eginik da Korrika.
Ekintza hauek eta euskara
alderdi denen gainetik,
protagonismo ta harrokeria
alde batera utzirik.

Horregatik herriko ekintzak,
noizean behin, esnatzeko.
Hain beharrezkoak baitira
nahiz izan batzuk aurkako.
Ea segi bada iritsi arte
kilometroz kilometro,
gure herriko bide guztiak
Korrika bai beharrezko.


Korrika, Korrika, Korrika, Korrika
Korrika, Korrika, Korrika, Korrika

Erreferentziak

  1. «3 Korrika» Korrika (Noiz kontsultatua: 2023-03-24).
  2. Korrika - Auñamendi Eusko Entziklopedia. (Noiz kontsultatua: 2017-08-31).
  3. Txatxangorria-Euskal Karaokeak. (2014-10-23). Korrika -EGAN-. (Noiz kontsultatua: 2017-08-31).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q61069219
  • Commonscat Multimedia: Korrika 1983 / Q61069219

  • Wd Datuak: Q61069219
  • Commonscat Multimedia: Korrika 1983 / Q61069219
  • i
  • e
  • a
Korrikaren ekitaldiak
Edizioak
1980 • 1982 • 1983 • 19851987198919911993199519971999200120032005200720092011201320152017201920222024
Korrikaren ahizpak
CorrelinguaAr RedadegCorrellenguaLa Passem • Corrilingua • Sprochrenner • Lefkantun • RithRas yr Iaith