Turkmenistango Sobietar Errepublika Sozialista

Turkmenistango Sobietar Errepublika Sozialista
Туркменская Советская Социалистическая Республика
Түркменистан Совет Социалистик Республикасы
1921 – 1991
Sobietar Errepublika Sozialista
Turkmenistango Sobietar Errepublika Sozialistako bandera

Turkmenistango Sobietar Errepublika Sozialistako armarria

Turkmenistan Sobietar Batasunean
Geografia
HiriburuaAshgabat
Biztanleria3522700
Azalera488100 km²
Ekonomia
DiruaSobietar errublo
Kultura
Hizkuntza(k)Turkmenera
Errusiera
Historia
Aurrekoak
Khwarezmgo Sobietar Herri Errepublika
Bukharako Sobietar Herri Errepublika
Errusiako Sobietar Errepublika Sozialista Federatiboa
Ondorengoa
Turkmenistan

Turkmenistango Sobietar Errepublika Sozialista (laburtuz, "Turkmenistango SES") (turkmeneraz: Түркменистан Совет Социалистик Республикасы, Turkmienistan Soviet Sozialistik Riespublikasi) Sobietar Batasuneko hamabost errepubliketako bat izan zen, gaur egun Turkmenistango herrialdeari dagokiona. Hiriburua Ashgabat zen. Hizkuntza nagusiak turkmenera eta errusiera ziren. Dirua: sobietar errubloa.

1989. urteko datuen arabera, lurraldeak 488.100 km²-ko azalera zeukan, eta 3.522.700 biztanle zeuden.

Historia

Turkmenistango Sobietar Errepublika Sozialista 1921-1991 bitarteko entitatea izan zen. Errusiar Iraultzaren ondorik, 1921. urteko abuztuaren 7an, britainiarrak erretiratu ostean, Turkmenistango lurraldea oblast turkomano bihurtu zen, Errusiako Sobietar Errepublika Sozialista Federatiboaren barrukoa. 1925. urteko maiatzaren 13an Turkmenistan Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna (Sobietar Batasuna) zelakoan sartu zen, eta orduan ezarri zituzten gaur egungo Turkmenistango mugak.

Azkenik, 1991. urteko urriaren 27an izena aldatu zuten, "Turkmenistango Errepublika" izendatuz; eta 1991. urteko abenduaren 26an independentzia aldarrikatu zuten, gaur egungo Turkmenistan herrialdea sortuz.

Ekonomia

1950. urtean, 1.375 km luze den Karakumgo kanala eraiki zuten: Amu Daria ibaiko urak erabili zituzten lurralde handiak ureztatzeko, kotoi-ekoizpena sustatuz. Baina era berean basoak suntsitu zituzten, eta Aral itsasoko urak ere gelditu zituztenez, hondamendi ekologikoa jasan behar izan zuten.

Banaketa politiko eta administratiboa

Turkmenistango Sobietar Errepublika Sozialistan bost oblast edo probintzia zeuden: Ashgabat, Krasnovodsk, Mary, Tashauz eta Txradzhou.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q199707
  • Commonscat Multimedia: Turkmen Soviet Socialist Republic / Q199707

  • Wd Datuak: Q199707
  • Commonscat Multimedia: Turkmen Soviet Socialist Republic / Q199707
37°58′N 58°20′E / 37.967°N 58.333°E / 37.967; 58.333
  • i
  • e
  • a
Sobietar Batasuneko errepublikak
Nagusiak
ArmeniaAzerbaijanBielorrusiaEstoniaErrusiaGeorgiaKazakhstanKirgiziaLetoniaLituaniaMoldaviaTajikistan • Turkmenistan • UkrainaUzbekistan
Behin-behinekoak