Rotten Tomatoes

Rotten Tomatoes
Datuak
Motawebgunea, film database (en) Itzuli, review site (en) Itzuli eta negozioa
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Erabilitako hizkuntzaingeles
Agintea
KudeatzaileaWarner Bros. eta Comcast
Egoitza nagusi
  • San Frantzisko
JabeaFandango (en) Itzuli eta Flixster (en) Itzuli
Historia
Sorrera1998ko abuztuaren 19a
webgune ofiziala
IMDB: ev0022673 Facebook: rottentomatoes Twitter: RottenTomatoes Instagram: rottentomatoes Youtube: UCE0Wkd9Jcn2-TNo5G8bLQrA Edit the value on Wikidata

Rotten Tomatoes zinema eta telebistaren kritika-bilketarako web-orri estatubatuar bat da. Enpresa 1998ko abuztuan sortu zen, Kaliforniako Berkeley Unibertsitateko hiru ikasleren eskutik: Senh Duong, Patrick Y. Lee, eta Stephen Wang. Nahiz eta “Rotten Tomatoes” -ek zerikusia duen antzezpen txar baten ostean ikusleriak agertokira tomateak botatzeko ohitura zaharrarekin, jatorrizko inspirazioa “Léolo” film kanadarraren (1992) eszena batetik datorkio.[1]

2010eko urtarriletik Rotten Tomatoes Flixterren jabetza da, zein Warner Brosengatik erosia izan zen 2011ean. 2016ko otsailean Rotten Tomatoes eta honen Flixter gurasoa Comcast enpresaren Fandango Mediari salduak izan ziren. Warner Brosek entitate elkartuetan gutxiengo partaidetza bat mantendu zuen, Fandango barne.

Historia

Fandango-ren egoitza nagusia Beverly Hills-en (Rotten Tomatoes-en egoitza)

Rotten Tomatoes 1998ko abuztuaren 12an sortua izan zen Senh Duong-en eskutik, albo proiektu moduan. “Rotten Tomatoes” sortzean bere helburua “Estatu Batuetako kritiko ezberdinen kritikak biltzeko eta jendeari eskura uzteko webgune bat sortzea” zela. Jackie Chan-en jarraitzaile sutsua zenez, Chan-en Hong Kong akzio filmen kritikak elkartzen saiatzean inspiratu zen webgunea egiteko. Webgunearen sorkuntzarako une erabakigarria Rush Hour (1998) filmaren irteera izan zen, Chan-en Hollywoodeko lehen film garrantzitsua. Duong-ek webgunea bi astetan kodetu zuen eta hilabete berean argitaratu zuen, nahiz eta “Rush Hour” -en irteera atzeratu egin zuten. Jackie Chan-en filmografiaz gain, beste hainbat film gehitzen hasi zen Rotten Tomatoes-en. Chan-ena ez zen lehen Hollywood-eko filma, zeinen kritikak Rotten Tomatoes-en gehitu ziren, “Your Friends & Neighbours” (1988) izan zen. Webgunea uneko arrakasta bilakatu zen, Netscape, Yahoo! eta “USA Today” -en aipamenak irabaziz argitalpenaren osteko astean; honek “eguneroko 600-1000 bisitatzaile” erakarri zizkion.

Duong Kaliforniako Berkeley Unibertsitateko ikaskide Patrick Y. Lee eta Stephen Wang -ekin elkartu zen, aurretik jada lankide izanda zirenak Berkeley, Kaliforniako Design Reactor web diseinu enpresan, Rotten Tomatoes-en egunero lan egiten jarraitzeko. Ofizialki 2001eko apirilaren 1ean aurkeztu zuten.

2004ko ekainean IGN Entertainment-ek hartu zuen jabetza, ezagutzen ez den kopuru batengatik. 2005eko irailean IGN News Corp-en Fox Interactive Media-k erosi zuen. Bi konpainien ikusleri bateratuak hilabetero 30 milioi bisitari kontatzen ditu plataforma ezberdinen artean, jabeen arabera.

2009 hasieran, Current Television-ek “The Rotten Tomatoes Show” saioa atera zuen, webgunearen telebistako bertsioa. Brett Erlich eta Ellen Fox-ek aurkezten zuten, eta Mark Ganek-ek idatzia zen.

2009 amaierarako, webguneari gehikuntza garrantzitsuak egin zitzaizkion, erabiltzaileei filmei buruzko eztabaida taldeak sortzeko aukera emanez. Taldetako batek, “The Golden Oyster Awards”, kideen bozkak erabiliz, sari ospakizun ezberdinen, hala nola “Academy Awards” edota “Golden Globo Awards”, nortasuna ordezten saiatu ziren, jendea iruzurtzeko saiakeran. Flixterrek konpainia erosi zuenean, talde hauek ezabatu zituzten.

2011ko otsailerako, komunitate ezaugarri gehiago gehitu zituzten, eta beste batzuk kendu. Adibidez, erabiltzaileek ezin izan zuten gehiago ikusle-ratioen arabera ordenatu filmak. 2013ko irailaren 17an, telesailei eskainitako azpiatal bat gehitu zitzaion webguneari, “TV Zone” deitua.

2016ko otsailean, Rotten Tomatoes eta honen gurasoa, Flixster, Comcast-en Fandango Media-ri salduak izan ziren. Warner Bros-ek entitate elkartuen gaineko gutxiengo partaidetza mantendu zuen, Fandango barne.

2016ko abenduan, Fandango eta honen webgune guztiak Fox Interactive Media-ren egoitza ohira mugitu ziren, Kaliforniara.

2017ko uztailean, webgunearen erredaktore buruak, Matt Atchity-k, postua utzi zuen “The Young Turks” Youtube kanalera batzeko. 2017ko azaroaren 1ean, webguneak web telesail berri bat abiarazi zuen Facebook-en, “See It/Skip It”, Jacqueline Coley eta Segun Oduolowu-k aurkeztua.

2018ko martxoan, 19 urteren ostean, webguneak diseinu, ikono eta logotipo berriak aurkeztu zituen South by Southwest-en.

2021eko otsailean, Rotten Tomatoeseko langileek idatzi bat jarri zuten irakurgai webgunearen Product Blog atalean, gunearen zenbait diseinu aldaketa aurkezten: Film bakoitzaren goialdeko “Score Box”-ari ordutik aurrera filmaren estreina urtea, generoa eta iraupena gehituko zitzaion, eta aurrerago MPAA motako balorazioa gehituko zitzaiola aipatu zen, balorazio kopuruak taldeka azalduko zirelarik 50+ -etik 250,000+ -era. Balorazio bakoitzaren azpian dagokion kritiko edo ikuslearen esteka gehituko zen. Tomatometer Score-an edota Audience Score-an klik eginez gero, erabiltzaileak “Score Details” informaziora iritsiko ziren, balorazio kopurua, balorazioen batezbestekoa eta kritiko garrantzitsuenen balorazioak ikusi ahal izateko.

Trafikoa

Rotten Tomatoes top 1000-ko webgunea da, hobekien balioztatutako webguneen artean 576. izanik, eta Estatu Batuetako 225., Alexa-ren arabera.

Erreferentziak

  1. "the Scenes at Rotten Tomatoes" by Simon Van Zuylen-Wood. WIRED. January 21, 2020. Accessed February 1, 2020.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q105584
  • Commonscat Multimedia: Rotten Tomatoes (website) / Q105584

  • Wd Datuak: Q105584
  • Commonscat Multimedia: Rotten Tomatoes (website) / Q105584