Michel Platini

Michel Platini

(2010)
Irudi gehiago

UEFAeko presidentea

2007ko urtarrilaren 26a - 2015eko urriaren 8a
← Lennart Johansson - Aleksander Čeferin (en) Itzuli
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMichel François Platini
JaiotzaJœuf, 1955eko ekainaren 21a (68 urte)
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
Familia
AitaAldo Platini
Seme-alabak
ikusi
  • Laurent Platini (en) Itzuli
    Marine Platini (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
italiera
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria, sports official (en) Itzuli eta futbol entrenatzailea
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Association sportive Nancy-Lorraine1972 / 197918198
France national amateur football team1973 / 1975
France Olympic football team1975 / 1976
France national under-21 association football team1975 / 197630
Frantziako futbol selekzio nazionala1976 / 19877241
AS Saint-Étienne1979 / 198210458
Juventus FC1982 / 198714768
 
Posizio edo espezialitateaerdilaria
Pisua74 kilogramo
Altuera179 zentimetro
Jasotako sariak
ikusi

IMDB: nm1177672 Musicbrainz: ef5a4206-721c-47a8-8bc0-bbb89e970f56 Olympic.org: michel-platini FIFA: 28528 UEFA: 5317 Edit the value on Wikidata

Michel François Platini (Jœuf, Meurthe-eta-Mosela, Frantzia, 1955eko ekainaren 21a) futbolari ohi frantziarra da, munduko inoizko hoberenetarikoa izan zena. Erdilari moduan jokatu izan zuen. Urrezko Baloia hiru aldiz eskuratu zuen, horrelakorik lortzen bakarra izanda Johan Cruyff eta Marco van Basten herbeheretarrekin batera.

Biografia

11 urterekin hasi zen futbolean jokatzen, eta 1973an egin zuen debuta Frantziako Ligako lehen mailan, Nancy taldearekin. 1977-78 denboraldian Kopa irabazi zuen bere taldearekin, eta harrezkero garbi erakutsi zuen kalitate bikaineko jokalaria zela.

1980. urtean Saint Etienne taldeak kontratatu zuen eta 1982az gero Juventus taldean jokatu zuen. Talde haiekin lortu zituen, besteak beste, Liga txapelketak (Frantziakoa 1980-81ean, Italiakoa 1983-84 eta 1985-86an), Errekopa (1983-84), Kopa (1982-83), Superkopa (1984) eta Kontinente arteko kopa (1985). Bestalde, Europan diharduen jokalari onenari ematen zaion Urrezko Baloia eskuratu zuen 1983, 1984 eta 1985ean.

70 alditik gora izan zen Frantziako selekzioaren jokalari, eta Argentinako munduko txapelketan (1978), Espainiakoan (1982) eta Mexikokoan (1986) parte hartu zuen; Nazioen Eurokopa irabazi zuen 1984an (golegile nagusia bera izan zen).

1987an futbolari karrera utzi, eta hurrengo urtean Frantziako selekzioaren entrenatzaile izendatu zuten (1992 arte), eta 1990ean Frantziako futbol federazioko zuzendaritzako kide. 1998an Frantziako Munduko Koparen antolaketa batzordeko lehendakari izan zen. 1990ean espetxe zigorra ezarri zioten Saint Etienne taldean aitortu gabeko funts batetik zenbait futbolariri ordaintzen zitzaien saria zela eta.

Kirol ibilbidea

Guztira 432 partida (224 gol).

Palmaresa

Europako Futbol Txapelketa irabazi zuen Frantziako selekzioarekin 1984an. Txapelketa hartan jokalaririk onena eta golegile nagusia izendatu zuten.

Bestela, selekzioarekin 72 partida jokatu zituen guztira eta 41 gol sartu.

Ikus, gainera

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Michel Platini Aldatu lotura Wikidatan
  • i
  • e
  • a
  • i
  • e
  • a
1 Bats Atezaina • 2 Amoros • 3 Domergue • 4 Bossis • 5 Battiston • 6 Fernández • 7 Ferreri • 8 Bravo • 9 Genghini • 10 Platini (k) • 11 Bellone • 12 Giresse • 13 Six • 14 Tigana • 15 Le Roux • 16 Rocheteau • 17 Lacombe • 18 Tusseau • 19 Bergeroo Atezaina • 20 Rust Atezaina
Entrenatzailea: Hidalgo
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q4261
  • Commonscat Multimedia: Michel Platini / Q4261

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 79033261
  • ISNI: 0000000110300013
  • BNE: XX985961
  • BNF: 11920018b (data)
  • CANTIC: a11644655
  • GND: 119328186
  • LCCN: n89653017
  • NDL: 01059121
  • NKC: xx0012044
  • NLA: 40862512
  • SUDOC: 027076156
  • UB: a1314846
  • ICCU: CFIV112185
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Lur: 04911/eu_p_2283/p2283
  • Britannica: url
  • Kirolariak
  • COI: michel-platini
  • Wd Datuak: Q4261
  • Commonscat Multimedia: Michel Platini / Q4261