Hyperloop

HYPERLOOP
Datu orokorrak
EskualdeakLos Angeles-San Frantzisko
Lineak1
Bidaiariak7.400.00 (urteko)
Ustiapena
IbilgailuakBat 28 bidaiarirentzat
Maiztasuna30-120 segundurik behin
Datu teknikoak
Abiadura maximoa1200 km/h

Hyperloop SpaceX garraio aeroespazialeko enpresak erregistratutako izen komertziala da, bidaiarien eta merkantzien abiadura handiko garraioa ahalbidetzen duena hodi hutsetan zehar.

Berriki berpizte bat egon da hodi hutsen garraio sistemen interesean Hyperloop proiektua aurkeztu zenetik, gaur egungo teknologiak erabiliz. Proiektua 2012ko uztailean aurkeztu zuen Elon Musk ingeniariak PandoDaily[1] ekitaldian. Presurizatutako kapsulak aire poltsa baten gainetik doaz indukzio linealeko motore eta aire konpresore batzuei esker, presioa murrizten duten hodiak gehituz.[2]

Hyperloop proiektuaren jatorrizko zirriborroaren ideia 2013ko abuztuan argitaratu zen diseinuzko dokumentu baten bidez. Dokumentu honek, ibilbide teoriko bat kontutan hartzen zuen Los Angeles eta San Frantzisko hiriko badiaren artean, ibilbideko zati gehiena Interestatal 5 autobideari paralelo izanik. Hyperloop proiektuaren teknologia kode irekiko hardware kontzeptua erabiliz diseinatua izan da Elon Musk eta SpaceX-en bidez eta beste pertsona edo enpresei animatu diete garapena handiagoa izan dadin. Helburu horrekin, hainbat enpresa eta hamarnaka diziplinarteko talde sortu dira teknologia berria aurrera eraman nahi duten ikasle askoren artean. Hala ere, aditu batzuk eszeptikoak dira, haien ustez proposamenak ez dituzte aintzakotzat hartzen kostu altuak eta teknologia garatzearen arriskuak eta ideia eginezina dela diote.[3][4]

Historia

Hodi huts baten barnetik bidaiatzen duten trenen ideia orokorrak mende bat baino gehiago du, nahiz eta trenbide atmosferikoa ez den inoiz arrakastatsua izan. Elon Musk fisikariaren Hyperloop proiektuak, bideragarria egin dezake ekonomikoki erronka hori.[5][6]Lehenengoz aipatu zuen Musk-ek PandoDaily ekitaldian, garraioaren bostgarren modalitaterako kontzeptu berri bat pentsatzen ari zela Hyperloop deitua, 2012ko uztailean Santa Monica hirian, Californian. Abiadura handiko garraio kontzeptuak, hurrengo ezaugarriak izango zituen: immunitatea eguraldi traketsarekiko, talkarik gabekoa, hegazkin baten abiadura bikoitza, potentzia kontsumo baxua eta lanerako energia akumulazioa eguneko 24 orduetan. Hyperloop izena aukeratua izan zen bukle baten sartu behar zelako.

Musk-en aurreikuspenen ustez, bertsio aurreratuenak abiadura hipersonikoan bidaiatzeko gai izango dira. 2013ko maiatzean, Musk-ek Hyperloop proiektua Concorde hegazkina, errailezko kanoia eta airezko hockey-aren arteko nahasketa baten moduan definitu zuen.[7] 2012. urtearen bukaeratik 2013ko abuztura bitarte, Hyperloop ideiaren modelaketa kontzeptualean lan egin zuen Tesla Motors eta SpaceX enpresetako ingeniari talde batek.[8] Sistemaren beta diseinua Tesla eta SpaceX enpresetako blogetan argitaratu zen.[9] Musk-ek jendea animatu zuen diseinua komenta zezaten, ''jendeak hobetzeko erak aurkitu ahal izateko'', Hyperloop kode irekiko diseinua izango delako.[10]

2015eko ekainean, SpaceX-ek adierazi zuen probak egiteko kilometro bat eta seiehun metroko pista eraikiko zuela bere instalazioen ondoan, Hawthorne hirian. Pista, kapsulen diseinua probatzeko erabilia izan da, hirugarrengo enpresa batzuei esker hornitua.[11][12] Prototipo baten eskala errealeko eraikuntza 8 km-ko errailekin, 2016. urtean hasi zen.[13] Bestalde, diseinuzko lehiaketa batean kapsularen maketak aurkeztu ziren, 1600 metrotako ibilbide motz baterako. Probatarako pista Nevadan eraiki zen eta eskalan eginiko ereduaren lehenengo probak 2016ko maiatzean burutu ziren.[14]

Teoria eta funtzionamendua

Historikoki oztopatuak izan dira abiadura handiko trenaren aurrerapenak, marruskadura indarra kontrolatzearen zailtasunagatik eta airearen erresistentziagatik, asko handitzen delako abiadura areagotzen den einean. Hodi hutsaren barnealdeko tren garraioaren kontzeptuak, oztopo guzti hauek ezabatzen ditu. Trenen lebitazio magnetikoa erabiliz, airea partzialki edo guztiz kenduz hodietatik, milaka kilometro orduko abiadurak baimenduz. Hala eta guztiz, lebitazio magnetikozko trenaren kostu altuak eta distantzia luzeetan hutsa mantentzeko arazoak direla-eta, sistema mota hauek eraikitzea galarazi dute. Hyperloop hodi huts baten bidezko trenaren garraioan oinarritzen da, baina 100 Pascal-eko presioarekin funtzionatzen du gutxi gorabehera.[15]

Hyperloop kapsula

Hasierako diseinu kontzeptua

Hyperloop kontzeptua kapsulak altzairuzko hodi jarraietatik barrena bidaltzeko diseinaturik dago, huts partziala mantenduz. Kapsula bakoitzak 0,5 eta 1,3 milimetrotako airezko geruza baten gainean flotatzen du presioa eragiten duen airezko jasogailu bati esker, airezko hockey-zko diskoa esekitzen den moduan. Honi esker, lebitazio magnetikoaren erabilpena ekiditen da, kontuan izanda gurpilak ezin dituztela horrelako abiadura handiak jasan. Hodian barrena kokatutako indukzio linealeko motorrek kapsula azeleratu eta desazeleratuko lukete abiadura egokira bidaiatu ahal izateko, ibilbideko atal bakoitzaren baldintzen arabera. Errodadurarekiko erresistentzia deuseztaturik eta airearekiko erresistentzia gehienbat murrizturik, kapsulak irristatu egin daitezke ibilbidearen gune gehienetan. Hyperloop kontzeptuak airearen sarrera bat izango luke haizagailu elektriko eta konpresore bati esker kapsularen aurrealdean kokaturik, airearen presioa trenaren aurrealdetik atzealdera transferituz. Airearen frakzio bat kapsularen kanpoaldetik igaroko litzateke hodia eta kapsularen artean presio gehigarria gehituz propultsioa era pasiboan handitzeko, bere formari esker. Alfa bertsioaren kontzeptuaren arabera, bidaiarien kapsulek bi metro eta hogeita hiru zentimetroko diametroa eduki beharko dute. Aurretiko analisiek adierazi zuten ibilbidea burutzeko estimatutako denbora 35 minutukoa izango zela, kontuan hartuz 560 km-ko ibilbidea burutzeko kapsulak 970 km/h-ko batezbesteko eta 1200 km/h-ko abiadura maximoak jasango zituela. Bidaiarientzat eginiko diseinuak 0,5 g-ko azelerazio maximoa jasango du, hegazkin komertzial batek aireratzean edo lurreratzean baino bi edo hiru aldiz gehiago. Abiadura hauetan ez litzateke eztanda sonikorik egongo.

Proposatutako ibilbideak

Hyperloop azpiegituraren 3D bozetoa. Altzairzko hodiak gardenak dira argazki honetan.

Hainbat ibilbide proposatu dira Hyperloop sistemarentzat, zeinetan distantzia baldintza egokiak betetzen diren eta Hyperloop bidezko garraioak denbora murriztu dezakeen. 2013. urteko alfa bertsioko diseinuaren dokumentuan proposatutako ibilbidea Los Angeles metropoli eremutik abiatzen da eta San Frantziskoko badian du helmuga. Diseinuaren dokumentazioak garraio sistemaren hainbat adarkatze proposatzen zituen, hala nola, Sacramento, Anaheim, San Diego eta Las Vegas.

2016ko urtarrilean Europar ibilbideak proposatu zituzten. Delft Hyperloop-ek Paris-Amsterdam ibilbidea proposatu zuen.[16] [17] Varsoviako unibertsitate teknologikoko talde batek Gdansk eta Krakovia arteko ibilbide posibleak aztertu zituen, Polonia zeharkatuz.[18] 2016ko uztailean planifikazioan hasi ziren Helsinki eta Stoclholm arteko ibilbide posible baten bila, itsaso Baltikoa zeharkatuko lukeen tunel baten bidez.[19]

Zirkulazio ingeniari batzuek 2013. urtean esandakoaren arabera, diseinuaren alfa bertsiorako kostu estimazioak ez lirateke bideragarriak izango teknologia ez delako eskalan frogatu. Teknologia eta ideiaren bideragarritasun ikerketak ez daude frogatuta eta eztabaidarako argudio adierazgarri bat da.[20]HTT enpresak akordio bat sinatu zuen Eslovakiako gobernuarekin 2016ko martxoan inpaktuzko ikerketak egiteko konexio potentzialekin Bratislava, Viena eta Budapest hiriburuen artean.[21]2016ko maiatzak geroztik, Errusiar Trenbideak estatu-mailako enpresa Hyperloop One enpresa estatubatuar pribatuarekin lanean aritu da Mosku eta San Petersburgo hiriak lotzen dituen ibilbidea sortzeko, gehienbat merkantzien trafikorako.[22][23]

Gaur egun

2018ko abendu amaieran, Espainiako Cadiz probintzian eraiki du HHT enpresak lehen tren bagoia.[24] ''Quintero One'' izenez bataiatua, kapsula Frantziako Tolosa hirira eramango da muntaketa bukatzeko eta sisteman integratzeko eta, azkenik, probak egiteko. Lehenengo linea komertzialaren eraikuntza Arabiar Emirerri Batuetan egingo da eta Al Maktoum aireportua eta 2020ko erakusketa unibertsalaren lekuak lotuko ditu, 140 kilometro 12 minututan burutuz. ''

Erreferentziak

  1. .
  2. .
  3. .
  4. .
  5. .
  6. .
  7. .
  8. .
  9. .
  10. .
  11. .
  12. .
  13. .
  14. .
  15. .
  16. .
  17. .
  18. .
  19. .
  20. .
  21. .
  22. .
  23. .
  24. .

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q13156052
  • Commonscat Multimedia: Hyperloop / Q13156052

  • Wd Datuak: Q13156052
  • Commonscat Multimedia: Hyperloop / Q13156052