Europar alderdi politiko

Europar alderdi politikoa edo, ofizialki, Europa mailako alderdi politikoa[1] Europan herrialderik herrialde eta Europar Batasuneko erakundeen barnean jarduten duen alderdi politikoen erakundea da. Europar Batasunak arautzen eta diruztatzen ditu, eta, eskuarki, alderdi nazionalek osatzen dituzte, ez banakoek. Europar alderdiek baino ez daukate eskubidea Europako hauteskundeetan kanpaina egiteko eta, euren kide diren talde politiko eta legebiltzarkideen bitartez, Europako Legebiltzarraren barruan adierazpenak egiteko.[2] Europar alderdiek, euren kide diren estatuburu eta gobernuburuekin egindako koordinazio-topaketen bidez, Europar Kontseiluaren erabakiak hartzeko prozesuari eragiten diote. Gainera, Europako Batzordeko kide diren alderdikideekin estu eta koordinatuta lan egiten dute.

"EBko alderdi politiko" izendapena hiru erakunde motari egokitu dakieke: herrialdeetako alderdi politikoak, Europako Parlamentuko talde politikoak eta Europako alderdi politikoak.[3]

Gaur egungo Europar alderdi politikoak

2020ko otsailean erroldatutako hamar europar alderdi politiko daude:[4]

Alderdia Ideologia Eserlekuak
Izena Lab. Taldea Lehendakaria Batzordea Legebiltzarra Kontseilua
Europako Alderdi Popularra EPP EPP Group Donald Tusk (PL) Zentro-eskuina

Kristau-demokrazia[5]

Europazaletasuna

10 / 27
174 / 705
10 / 27
Europako Alderdi Sozialista PES S&D Sergei Stanishev (BG) Zentro-ezkerra

Sozialdemokrazia[5]

Europazaletasuna

9 / 27
146 / 705
6 / 27
Europarako Liberal eta Demokraten Aliantzaren Alderdia ALDE Party Renew Hans van Baalen (NL) Zentroa

Liberalismoa[5]

Europazaletasuna

5 / 27
68 / 705
6 / 27
Europako Kontserbadore eta Erreformisten Alderdia ECR Party ECR Giorgia Meloni (IT) Eskuina

Kontserbadurismoa

Liberalismo ekonomikoa[5]

Euroeszeptizismo biguna

1 / 27
62 / 705
1 / 27
Nortasuna eta Demokrazia Alderdia ID Party ID Gerolf Annemans (BE) Eskuin muturra

Kontserbadurismo nazionala

Eskuindar populismoa[5]

Euroeszeptizismo gogorra

0 / 27
60 / 705
0 / 27
Europako Alderdi Berdea EGP Greens/EFA Evelyne Huytebroeck (BE) eta Thomas Waitz (AT) Zentro-ezkerra

Ekologismoa[5]

Europazaletasuna

0 / 27
52 / 705
0 / 27
Europako Ezkerraren Alderdia PEL GUE/NGL Heinz Bierbaum (DE) Ezkerra

Sozialismo demokratikoa[5]

Euroeszeptizismo biguna

0 / 27
28 / 705
0 / 27
Europako Alderdi Demokratikoa EDP Renew

Gutxiengoa:

S&D

François Bayrou (FR) Zentroa[5]

Europazaletasuna[6]

0 / 27
10 / 705
0 / 27
Europako Aliantza Askea EFA Greens/EFA

Gutxiengoa:

ECR

GUE/NGL

Lorena Lopez de Lacalle (ES) Ororen alderdia

Erregionalismoa

Separatismoa

Gutxiengo etnikoen ardurak[5]

Europazaletasuna

0 / 27
9 / 705
0 / 27
Europako Kristau Higikunde Politikoa ECPM ECR

Gutxiengo:

EPP Group

Branislav Škripek (SK) Eskuina

Kristau-demokrazia

Kontserbadurismo soziala[5]

Euroeszeptizismo biguna

0 / 27
5 / 705
0 / 27

Badira Europar alderdi politikotzat aintzatetsita ez dauden Europako alderdi nazionalen aliantzak, esaterako, Europako Alderdi Komunisten eta Langileen Ekimena.

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) «Political parties and political foundations at the European level | News | European Parliament» www.europarl.europa.eu (Noiz kontsultatua: 2021-04-09).
  2. (Ingelesez) «Funding European political parties» Funding European political parties (Noiz kontsultatua: 2021-04-09).
  3. (Ingelesez) Lelieveldt, Herman; Princen, Sebastiaan. (2011-05-19). The Politics of the European Union. Cambridge University Press ISBN 978-1-139-49839-5. (Noiz kontsultatua: 2021-04-09).
  4. (Ingelesez) «List of registered European Political Parties» appf (Noiz kontsultatua: 2021-04-09).
  5. a b c d e f g h i j (Ingelesez) «Parties and Elections in Europe» www.parties-and-elections.eu (Noiz kontsultatua: 2021-04-09).
  6. (Ingelesez) Brack, Ms Nathalie; Costa, Professor Olivier. (2014-05-28). How the EU Really Works. Ashgate Publishing, Ltd., 120 or. ISBN 978-1-4724-1465-6. (Noiz kontsultatua: 2021-04-09).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q24649
  • Commonscat Multimedia: Political parties of the European Union / Q24649

  • Identifikadoreak
  • NKC: ph556410
  • Wd Datuak: Q24649
  • Commonscat Multimedia: Political parties of the European Union / Q24649