Europa eta Amerikako Estatu Batuen arteko Merkataritza eta Inbertsiorako Hitzarmena

Hitzarmenean parte diren estatuak, Estatu Batuak eta Europar Batasunako 28 herrialde.

Europa eta Amerikako Estatu Batuen arteko Merkataritza eta Inbertsiorako Hitzarmena (ingelesez, Transatlantic Trade and Investment Partnership) eta TTIP akronimoz ezaguna, Europaren eta Estatu Batuen arteko merkatariza askeko hitzarmena da.

Testuingurua

AEBko presidentea zen Barack Obamak 2013ko otsailean burututako “Batasunaren Egoeraren” diskurtsoan hitzarmenerako negoziaketak abiatzekoak zirela iragarri zuen. Aste batzuk beranduago, Europako estatuetako beste presidenteek erabakia berretsi eta beren babesa azaltzen joan ziren, horien artean Rajoy eta Hollande[1].

TIPP ez da tresna bakarra. Hala, EBk eta Kanadak 2013ko urrian CETA ituna adostu zuten. Bestalde, TTIPen osagarriz EB, AEB eta munduko hamarnaka herrialde finantza zerbitzuen merkatua liberalizatzeko TISA (Trade in Services Agreement) tratatua negoziatzen ari dira, era sekretuan[1].

Helburuak

Negoziaketa horiek era sekretuan burutzen ari dira eta euren azken helburuak soilik azaldu dituzte: “merkatuak ireki” eta “oztopo ez arantzelarioak” gainditzea edo desagerraraztea. Honekin batera, garapen ekonomikoa eta enplegua sortuko dela esan dute[1].

Landu diren gaiak

  • Zergapetzea
  • Elikaduraren desarautzea
  • Ingurumenaren alorreko desarautzea
  • Osasuna
  • Lan harremanak
  • Finantza Sistema
  • Estatu eta mulitinazionalen arteko auziak

Kritikak

2014ko urriaren 11ean, TTIP Europar Batasunaren eta Ameriketako Estatu Batuen arteko merkataritza hitzarmen transatlantikoaren aurkako ekintza eguna antolatu zuten urriaren 11n Bilbon. Arriaga plazan egingo zuten elkarretaratzea 12:00etan Komite Internazionalistak eta Ekologistak Martxanek deituta[2].

Azaroaren 14an, EH Bilduk adierazi zuen TTIP herrien aurkako ituna zela[3].

Azaroaren 21ean, TTIParen inguruko gardentasuna eskatu zuen Europako Batzordeak[4].

Abenduaren 8an, EH Bildu erresistentziaren alde agertu zen TTIPri aurka egiteko eta horregatik, “Hiritarrentzako Merkataritza Agenda baten alde” konferentzian parte hartuko zuen[5].

Abenduaren 9an, AEBek eta EBk negoziatzen duten merkataritza itunaren aurka nazioarteko jardunaldia egin zutem Europako Legebiltzarrean eta Euskal Herritik ordezkaritza zabala joan zen[6]. Bertan, TTIP akordioaren negoziazioa gelditzea lor zitekeela esan zuen Susan George ekintzaile altermundialistak eta horretarako eduki kaltegarriak gizarteratu behar zirela esan zuen. Bestalde, erabakitzeko eskubidearen aurkako hitzarmena zela esan zuen EH Bilduko Oskar Matutek[7]. Ituna geratzearen aldekoek lortutako milioi sinadurak eraman zizkioten Juncker presidenteari eta «Hau irabaz dezakegu» esan zuen Susan Georgek[8].

Erreferentziak

  1. a b c «EHBilduk TTIParen aurkako egunarekin bat egitera deitu du AEB eta EBaren arteko merkataritza akordioak izango dituen ondorio larriez ohartarazteko»[Betiko hautsitako esteka], EH Bildu, 2014-10-10, CC-BY-SA lizentzia
  2. Malen Aldalur, «TTIP hitzarmen transatlantikoaren aurkako ekintza eguna urriaren 11n», Argia, 2014-10-11
  3. «EH Bilduk uste du TTIP herrien aurkako ituna dela», Berria, 2014-11-15
  4. «TTIPari buruzko gardentasuna agindu du EBk», Berria, 2014-11-22
  5. «EH Bildu erresistentziaren alde agertu da TTIPri aurre egiteko», EiTB, 2014-12-08
  6. Ivan Santamaria, «TTIP: akordio bat susmopean», Berria, 2014-12-08
  7. Ivan Santamaria, «"Herritarrak dira multinazionalen aurka, atlantikoaren bi aldeetan"», Berria, 2014-12-09
  8. Ivan Santamaria, «Milioi bat TTIPen aurka», Berria, 2014-12-10

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q3550618
  • Commonscat Multimedia: Transatlantic Trade and Investment Partnership / Q3550618

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 311432332
  • GND: 1064921124
  • LCCN: no2014169424
  • NKC: vse20201068797
  • Wd Datuak: Q3550618
  • Commonscat Multimedia: Transatlantic Trade and Investment Partnership / Q3550618