Elkarlaneko kontsumo

Elkarlaneko kontsumoa edo elkarlaneko ekonomia bi subjektu edo gehiagoren arteko interakzioa da non pertsona bat edo gehiagoren beharrak asebetetzen diren.

Plataforma digitalek marko bat ezartzen dute non erabiltzaileek elkar eragiteko aukera duten, baita plataforma berarekin ere. Erabiltzaileek momentu bakoitzean burutu nahi duten eginkizun edo eginkizunak aukeratu ditzakete. Eginkizun hau sistema ireki eta dinamiko batean oinarritzen da. Oro har, ebaluazio sistema bat erabiltzen da erabiltzaileen artean, honen bidez erreputazioa eta behar adina konfiantza lortu nahi den ekintza hori burutzen jarraitu ahal izateko.

Erabiltzaile kopurua gero eta handiagoa den heinean, plataforma digitalaren balioa handiagoa izango da. Erabiltzaileek hautaketa eta garapenerako aukera gehiago izango dituzte, hobekiago baloratuak eta konfiantza egiaztatuak izango direla.

Elkarlaneko kontsumoaren mugimenduak aldaketa kultural eta ekonomiko bat suposatzen dute kontsumo ohiturengan. Honako hau kontsumismo indibidualaren agertoki baten emigrazioaren bidez nabarmentzen da, baliabide sozial eta peer-to-peer plataformen bidez modelo berrietara bultzatuz.

Elkarlaneko kontsumo zerbitzuetan deskonfidantzaren mugak ez dira hain nabarmenak izaten erabiltzaileen profil eta balorazioei esker. Beste erabiltzaileek gehitutako erreferentziek elkar erlazionatu eta elkar banatzeko aukera ematen dute, orain dela urte batzuk pentsaezina zena.

Garapena

Ray Algar izan zen termino hau lehenengo aldiz sortu zuena, 2007ko apirilean Leisure Report aldizkarian izenburu berdinaren pean argitaratu zuen.

Elkarlaneko kontsumoaren terminoa 2010. urtean hasi zen ezagutzera ematen.

What´s Mine Is Yours: The Rise Of Collaborative Consumption[1] liburuaren argitalpenari esker. Rachel Botsmanek, liburuaren egilekidea, 2013-ko maiatzean elkarlaneko kontsumoaren inguruko hitzaldi bat eman zuen TEDxSydney biltzarrean. Espainian elkarlaneko kontsumoaren fenomenoa 2012 eta 2013 urteen artean eman zen ezagutzera, turismoaren sektorean bereziki, nahiz eta beste sektoreetara hedatzen joan den, bidaiarien garraio eta higiezinen merkatua asaldatuz.


Time aldizkariarekin bat etorriz, elkarlaneko kontsumoa mundua aldatuko duten 10 ideia nagusiren artean kokatzen da. Thomas Friedman New York Times-eko zutabegileak elkarlaneko kontsumoa ekiteko modu berriak sortu eta jabetza kontzeptu berri bat bezala definitzen du. MIT-ek elkarlaneko kontsumoaren potentziala 110.000 milioi dolarretan baloratu du, gaur egun 26.000 miloiko balorea izanik. Forbes aldizkariaren arabera, 3500 milioi eurotako irabaziak izaten dituelarik. Inbertsore espainiar batek dioenez, elkarlaneko kontsumoari esker jende askok zerbitzu eta ondasun osagarriak probatzeko aukera du, hauen jabetza izan gabe. Arrazoi honek egiten du mugimendu hau geldiezina izatea.

2014ko Urtarrilean Europar Batasunak elkarlaneko kontsumoa erregulatzeko irizpen bat erredaktatu zuen, ondorengo moduan garatzen zena: << Elkalaneko kontsumo ekonomia eta produkzioaren ikuspuntu berritzaile, ekonomiko eta ekologiko baten osaketa errepresentatzen du. Gainera, krisi ekonomiko eta finantzario baten irtenbidea erakusten du>>. El País egunkariko kazetari batek esaten zuenaren arabera, << batzuentzat elkarlaneko kontsumoa munduaren inefizientziaren ondorio nagusia da. Zenbakiek esaten dute. Munduko elikagaien %40a alferrik galtzen da, kotxe partikularren denbora osoaren %95a geldirik igarotzen dute, Estatu Batuetan 80 milioi zulatzaile daude, bataz beste 13 minutu bakarrik erabiltzen direnak. Gainera, auto-gidari ingeles batek bere bizitzako 2549 ordu igarotzen ditu alferrik kaleetan zehar aparkaleku bila. >>

Elkarlaneko kontsumoa Espainian

Azken urteetan Espainian hainbat plataforma sortu dira elkarlaneko kontsumoa bultzatzen dutenak. Nahiz eta hauek funtzionamendu egokia izan, Espainian Uber enpresak itxi beharra izan zuen Madrileko Merkataritza Auzitegiak helarazi zuen sententziagatik.

Elkarlaneko Kontsumoaren adibideak

  • Eremu eta higiezinak
  • Ortu elkarbanatuak
  • Coworking
  • Tren eta AVE garraioak, AVE mahaiak elkarbanatu eta txartelaren prezioaren %60a aurrezteko aukera izatea. Adibideetako bat Truescalia izango litzateke, elkarlaneko kontsumoaren web orrian 2011. urtetik AVE mahaiak elkarbanatzeko aukera ematen duena. Baita ere, erabiltzaile partikularren artean txartelak erosi eta saltzeko aukera izatea.
  • Bizikleta elkarbanatuak erabiltzeko sistema, Bicing adibidetzat.Bidai elkarbanatuak autoan, carpooling , auto multierabiltzaile edo taxi kolaboratiboa.
  • Finantza trukeak, berdinetik berdinerako maileguak
  • Ondasun materialak. Berdinetik berdinerako etxeko alokairuak, apartamentu edo gelak. Adibide batzuk Airbnb eta gloveler dira. Autoen edo autokarabanen alokairuak.
  • Entretenimendurako euskarriak ( liburuak, musika CD-ak, DVD-ak, bideo-jokoak), arropa elkar trukea.
  • Heziketa. Berdinen arteko ikasketa pertsonek beste batzuei ezagutza irakastea ahalbidetzen du, klase partikularrak unibertsitateko ikasleen artean. Beste adibide batzuk gaitasunen irakaskuntza barneratzen du.
  • Artea. Erabili eta botatako material eta elementuen bidez egindako artea. Material eta elementu hauek modu artistikoan birziklatuak izaten dira.
  • Zeregin eta zerbitzuak. Euskarri profesional batzuk elkar kontaktuan jartzen dituena zeregin baten aurrean laguntza behar denean. Txorrota bat konpontzetik hasi edo ordenagailu bat konpontzetik, txakurrak paseatzera ateratzeraino.

Kritika eta kexak

Kezka nagusiena ziurgabetasun erregularra da. Duda eta bizio legal batzuk existitzen dira kontribuzio agintzaileei dagokienez. Aseguru estaldura eta erantzunkizun legala: Gela alokatuak hoteletako zergei lotuak egon beharko lukete? Zein aseguru konpainiak estaldu beharko lituzke auto baten istripuak eragindako gastuak, plataformako aseguruak edo gidariaren aseguruak? 2014ko ekainaren 11an taxi gidariek greba egin zuten Europako hiriburu nagusienetan, kontratatutako garraio alternatibo digitalengatik, Uber eta Blablacar adibidez. Uber enpresako bozeramaile batek, lau urteren bueltan 132 herrialde ingurutan kokatu denak eta 18000 milioi euro balio dituenak honako hau adierazi zuen: <<Protestak gehiegizkoak dira eta nahi duten bakarra ,industri egoera immobilista batean mantentzea da>>.

Airbnb, ostatu ematea dedikatzen dena, iskanbilaren ardatz ere izan da. 2014 urtearen hasieran New York-eko fiskaltzak ikerketa bat hasi zuen, ez baita legezkoa hiriburuan apartamentu oso bat alokatzea 30 egun baino gutxiagoko epe baterako. Enpresako bozeramaile batek honako hau argitaratu zuen: <<Bertan konprometituta dauden alderdi guztiekin lan egin nahi dugu, pertsonek beraiek bizi diren etxea noizean behin alokatzeko aukera izango dutelarik>>. Airbnb enpresarentzat espainiako merkatua garrantzitsuena da, alokairuen eskaintzan 57000 jabetza baino gehiago dituelarik.

Erreferentziak

1.   Rachel Botsman, Roo Rogers, What's Mine Is Yours: The Rise of Collaborative Consumption, HarperBusiness, 2010 ISBN 978-0-06-196354-4

2.   Botsman, Rachel. «Rachel Botsman: en defensa del consumo colaborativo». ted.com (en inglés). Consultado el 5 de marzo de 2018.

  1. Rachel., Botsman,. (2010). What's mine is yours : the rise of collaborative consumption. (1st ed. argitaraldia) Harper Business ISBN 0061963542. PMC 548626440..

Ikus, gainera

  • Gizarte ekonomia
  • Wikinomia

Kanpo estekak

  • El plan C - Portal de economía colaborativa y cultura libre de Argentina
  • La nueva tendencia, consumo colaborativo tecnológico[Betiko hautsitako esteka]
  • Contenido relacionado - Consumo colaborativo en seguros (ebook)
  • La satisfacción del usuario de las plataformas colaborativas
  • Startups Colaborativas - portal sobre las últimas iniciativas colaborativas en el sector
  • La App de economía colaborativa de viajeros altruista[Betiko hautsitako esteka]
  • Truecalia amplia al avión la compra venta entre particulares