Dolby Theatre

Dolby Theatre
Dolby Theatre
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Ameriketako Estatu Batuak
Estatua Kalifornia
Kaliforniako konderriLos Angeles konderria
Charte city Los Angeles
Koordenatuak34°06′10″N 118°20′25″W / 34.1028°N 118.3403°W / 34.1028; -118.3403
Map
Historia eta erabilera
Irekiera2001eko azaroaren 9a
Inaugurazioa2001eko azaroaren 9a
Izenaren jatorriaDolby Surround (en) Itzuli
Kodak
Edukiera3.332
Arkitektura
ArkitektoaDavid Rockwell
Webgune ofiziala

Dolby Theatre (lehenago Kodak Theatre) Hollywood and Highland Center aisialdi-eremuan dagoen antzokia da, Los Angeleseko Hollywood barrutian, Kalifornian.

2001eko azaroaren 9an zabaldu zenetik, antzokia Ameriketako Estatu Batuetako Zinemako Arte eta Zientzien Akademiaren Oscar Sarien ekitaldien egoitza izan da; 2002ko martxoan ospatu ziren Oscarrak lehen aldiz Dolby Theatren, ordundik ekitaldiaren lehen egoitza iraunkorra bilakatu delarik. Rockwell Group estudioak ekitaldi honetarako apropos diseinatu zuen antzokia, David Rockwell arkitektoaren gidaritzapean. Urtean zehar, gainontzeko hilabeteetan, kontzertuak, Broadwayko musikalak, dantza eta opera emanaldiak, emanaldi sinfonikoak, eta bestelako ekitaldiak ospatzen dira bertan.

Zuzeneko telebista emankizunetan pentsatuz egin zuten antzokiaren diseinua, tokiko ikuslegoak kameren ikuspegia ostopatzea saihesteko xedearekin. 3.400 ikuslentzat gorako lekua dauka, besaulki-patioa eta hiru solairuen artean, eta AEBetako antzeztoki handienetako bat dauka (36.5x27.5 metro). Antzeztoki atzean kokatzen den prentsa-aretoak 1.500 kazetari baino gehiagorentzat lekua dauka. Eraikitzeko 500 milioi dolar baino gehiago inbestitu ziren, eta hauetatik 75 Kodak etxeak ordaindu zituen antzokiak bere izena eraman zezan. Antzokia Los Angeleseko hiriaren jabetza da, eta sarien gauerako Akademiak alokatzen du.

Sarrera nagusiak zutabeak ditu aldamenetan, eta zutabe hauetan 1928tik Film onenaren Oscar Saria irabazi duten lanen izenburua agertzen da, etorkizuneko irabazleentzat leku huts batzuk gorde direlarik.

Kanpo estekak

  • Dolby Theatre antzokiaren webgunea (Ingelesez)
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q180615
  • Commonscat Multimedia: Dolby Theatre / Q180615

  • Wd Datuak: Q180615
  • Commonscat Multimedia: Dolby Theatre / Q180615