Demanda (zuzenbidea)

Artikulu hau zuzenbide-agiriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Demanda».

Demanda[1] auzi-jartzaileak edo demandatzaileak jurisdikzio-organoen aurrean babes judiziala idazki bidez eskatzeko egintza prozesala da; gertaeren azalpena, zuzenbideko oinarriak, eta epaitegiari edo auzitegiari zuzendutako eskaera (edo eskaerak) jasotzen dira demandan.[2] Behin auzitegi eskudunaren aurrean aurkeztuta, demanda izapidetzeari lotu behar zaio, ebazpen baten bidez, eta demandatua epatu behar da (hau da, jakinarazi egin behar zaio, eta epe bat eman demandari erantzuteko).

Erreferentziak

  1. Euskalterm: [Administrazioarekiko Auziak Hiztegia] [2012] eta [Prozedura Zibila Hiztegia] [2015]
  2. Euskalterm: [Bake Epaitegiak Hiztegia] [2019]

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q697327
  • Commonscat Multimedia: Lawsuits / Q697327

  • Identifikadoreak
  • GND: 4124909-4
  • LCCN: sh85000723
  • NDL: 00571469
  • NKC: ph593150
  • AAT: 300077518
  • Wd Datuak: Q697327
  • Commonscat Multimedia: Lawsuits / Q697327


Zuzenbidea Artikulu hau zuzenbideari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.